Elgeta

0

Izenburua: Elgeta
Idazlea: Joxean Agirre
Argitaratzailea: 111 Akademia
Urtea: 2016
111 Akademia bilduma: 1. zbk.

Jazinto Rivas Elgeta zenaren bizitzan inspiraturiko nobela da. 1906an jaioa, trikitilari famatua zen Elgeta. Batetik bestera ibiltzen zen eskolak ematen eta esan liteke 50. eta 60. hamarkadetan ezagunak egin ziren trikitilarien erdiak zirela berarekin ikasiak. Azken urteak larri pasatu zituen, eskale moduan ia. Ez da ordea, biografia eskuartean dugun liburu hau, nobela baizik.
Eleberriak Elgeta eta emakume baten arteko amodioa azaltzen du. 60. hamarkadan kokatu du istorioa Agirrek, erromerien gainbehera hasten den garaian, eta ederki islatu du giro dekadente hura. Ez gaude, hala ere, nobela rural baten aurrean, eta hiriko ikuspegia erabili nahian, Donostiako argazkilari batek kontatuko digu Elgetaren istorioa.

111 Akademia bildumako lehenengo liburua.


 

WEB GUNETIK BERTATIK EROS DEZAKEZU LIBURUA:
Beheko formularioan iruzkinari dagokion hutsunean “Erosi” idatzi, izenari eta helbide elektronikoari dagozkion hutsuneak bete eta geu jarriko gara zurekin harremanetan. Mila esker!
Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments