ZWEI FRAUEN (5 iritzi) Joxean Agirre

5

Izenburua: Zwei frauen
Idazlea: Joxean Agirre
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2011

Literaturarekiko eta emakumeenganako pasioek bat egiten dute eleberri honetako protagonista izengabearengan. Gaztetan hasi eta zahartzaroaren atariraino, maite dituen andreekiko hainbat esperientzia eta amodioaren zenbait zoko-moko azalduko dizkigu, lau ataletan zehar, miresten dituen beste hainbat idazleren imitazioak egitearekin batera.

5
Iruzkina idatzi

avatar
5 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
5 Comment authors
Zarautz 73.6Urnieta 49.2Deba 75.1Larraul 39.1Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Zarautz 73.6
Zarautz 73.6

Aurretik eman diren iritzi guztiekin ados nago: nire ustez, liburu honen xede bakarra da gaztetasuna galdua duen gizon-idazle honek bizipozari eusteko dabilkien bikote-sexu-infidelitate jokoa kontatzea, hori existitzen dela kontatzea, idazten duenak hori ezagutzen duela argi uztea; disimulatzeko, literatura eta idazleak ere ezagutzen dituela erakusten digu (aipuak-benetakoak ote?-) eta gainera idazle gizajoa galtzaile aurkeztuko digu. Hori bai, aitzakia huts diren horiek eta kontatu nahi duena harilkatzea ez zen erraza izango, eta korapiloak dituen arren, sarea egitea lortu du. Niri gustatu zait liburua.

Urnieta 49.2
Urnieta 49.2

Joxean Agirreri dagokionez, obra berria kalean jarri orduko hura erostera joaten naizen horietakoa naiz. Ha zer gozatua hartzen dudan azpeitiarraren lanekin!, oso gustora irakurtzen ditut. Baita azken hau ere, bere ateraldiekin -mundiala andrea bi ohekiderekin harrapatzen duenekoa!- barre gogotsuan maiz! Sorkuntza lanaren plagiatzeari buruzko kontakizun jakinak gogoratzeaz gain, ez du lortzen, baina, niregan aztarna trinkorik uztea, ildo garbia samarra harilkatzea, hots, bilbea nahaspilatuegia iruditzen zait eta horrek sortzen dit halako atsekabea edo sosegurik eza… Baina hurrengoaren zain nago dagoeneko.

Deba 75.1
Deba 75.1

Zenbait atal daude plagioaren aitxakia erabiliz imitazioaren alderdi ezberdinak azaldu ahal izateko: zerk bultzatu duen artista beste baten obra faltsutzera, adibidez, eta ekintza horrek izan ditzakeen interesa eta garrantzia. Idazleak akaso proposatzen digu bizitza propioan halako apostuak egitea. Hainbat gauza ezkutuan aurrera eramaten saiatuko gara eta uste horretan bizi, bestean jakinaren gainean daudela eriden egiten dugun arte. Nobelak duen bukaerarekin pentsa genezake benetakotasuna garaile izan daitekeela, horrek berekin ekar dezakeen loria eta porrotarekin.

Larraul 39.1
Larraul 39.1

Oso berezia iruditu zait liburu honen irakurketa. Literaturarenganako eta emakumeenganako pasiozko bi harreman tartekatzen ditu. Erakargarria bezain xelebrea egin zait liburua. Maila handik lana, nire ustez, baina oso korapilatsua, eta erabat ulertu gabe geratu zaidan sentsazioa izan dut bukaeran.

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Liburu benetan arraroa ekarri berri diguna Joxean Agirrek. Lau narrazio guztiz indepedendiente ditu, eta laugarrena da liburuari izena ematen diona. Irakurketa erraza da; idazkera, txukuna; baina beste gauza bat da liburuaren argumentua. Ez dakit ondo ulertu dudan Agirrek esan nahi izan diguna, baina esan behar dut askotan aspertu naizela liburua irakurtzean. Gainera, lehen hiru narrazio soberan zeudelako sentsazioa izan dut. Idazle hau gustokoa dut, baina liburu hau gusturik txarrena utzi didana izan da, bere beste liburuekin konparatuz. Ea hurrengo liburua aurrekoen moldekoa den!