La lutte finale

6

Izenburua: La lutte finale
Idazlea: Joxean Agirre
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2008

Filigrana batean bezala, hainbat gai txirikordatzen da eleberri sailkaezin honetan barrena: bi gizon eta bi emakumeren arteko maitasun harreman korapilatsu eta jostalariak, norbera ala beste bat izatearen inguruko kontsiderazioak, mundua aldatzeko deliberamendutik haren plazerak dastatzera igaro den belaunaldiaren erradiografia, gainbehera fisikoaren iragarpenak sortzen duen larrimina…

6
Iruzkina idatzi

avatar
6 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
6 Comment authors
Donostia 47.2Las Karreras 57.1Ordizia 72.1Alkiza 96.1Erratzu 14.1 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Donostia 47.2
Donostia 47.2

Liburuko protagonistak beti ‘arazo’ berarekin egiten du topo: emakume ederrek beste norbaitekin nahasten dute. Eta egoerari etekina ateratzen dio, neskazale amorratua izaki. Haizearen erritmora dantza egiten duen gizon horren kontrapuntua iraultzaile bat da, norabide finkoa eta ideia argiak dituena. Euskara ederrean dago idatzita, ez zaio pasarte politik falta, eta erraz irakurtzen da, baina ni neu istorioak ez nau erabat gogobete.

Las Karreras 57.1
Las Karreras 57.1

Joxean Agirrek lau pertsonen eta garai baten erradiografia bikaina egiten digu liburu honetan. Lagun hauen bizitzak nola korapilatzen diren ikusiko dugu, baita zer pentsatzen edo zer sentitzen duten ere. Bakarrik esango nuke, kritika moduan edo, liburuaren pasarte batzuk ez direla oso argi geratu. Adibide bezala, jendeak pertsonaia ikusten duenean zergatik nahasten du beste batekin? Joxean Agirreri irakurri diodan lehenego liburua da eta gustatu zait.

Ordizia 72.1
Ordizia 72.1

Egilearen aurreko nobela, Romain zen bere izena, izugarri gustatu zitzaidan, bai istorioaren aldetik bai idazkera aldetik. Horrexegatik aukeratu nuen liburu hau Adina dela eta gainbehera doazen bi gizonen istorioa kontatzen digu. Bietako batek, nobelako narratzaile den zirujauak, badu berezitasun bat: oso erraz nahasten dute beste pertsona batzuekin. Hortik abiatuta bi emakume agertuko dira eta nahasketa eta trukaketa asko izango dira nobelan. Agian, gehitxo, niri behintzat hala iruditu zait. Istorioak badu nolabaiteko intriga, baita kritika eta gogoeta ere. Gainera, 68ko maiatzaren aditzera gaztetan izan genuenontzat, garai mutsu horretan jaiotakoentzat, Garibaldi ekintzaile ohiaren (protagonista ez den beste gizona) inguruan sortzen den istorioak… Gehiago irakurri

Alkiza 96.1
Alkiza 96.1

Orain dela urte batzuk Joxean Agirreren “Romain zen bere izena” irakurri nuenean sekulako ezuste ona jaso nuen. Liburu ederra, berezia eta konplexua baina oso ondo lotutakoa (eta lortutakoa) zen. Orain, berriro datorkigu nortasuna zalantzati duen pertsonai batekin beste liburu arraro honekin. Egia esan izenburuak erakarri ninduen batipat. Gero, izenburuak aditzera ematen duenetik ez dago horrenbeste baina, tira, kontestua jartzen die pertsonaiei. Zaharzaroak eta horrek dakarren ondorioek, batez ere sexuarekiko, osatzen dute liburuaren beste zutabea, nortasun difuminatuarenarekin. Pasarte baztuk errepikorrak egin zaizkit eta beste batzuk sinesgarritasun eskasekoak baina hori kenduta oso liburu interesgarria iruditu zait eta guztiz gomendagarria.

Erratzu 14.1
Erratzu 14.1

Egia erran ez dakit nola deskribatu lan hau. Ez dakit, halaber, gustatu zaidan ala ez.

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Liburu honek arreta osoa eskatzen dizu irakurtzean. Kontaera ez da lineala eta pasarte batzuk ulertezinak suertatzen dira orrialde gehiago irakurri arte. Hala ere, haria hartu eta gero gozagarria da irakurketa. Lau pertsonaien bizitza eta haien arteko harremanak kontatzen ditu Agirrek. Idazle bikaina da benetan, nahiz eta ez oso ezaguna. Guztiz gomendagarria.