Izugarriak

2

Izenburua: Izugarriak
Idazlea: Joxe Arratibel
Ilustratzailea: Jon Zabaleta
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2008

Liburuxka honetako bost kontakizunak ez dira upel bereko sagardoa. Dena den, urregorriaren fintasuna eta distira dute bostek. […] euskara erraz eta samurrean kontatuta daude. Erraz eta samurra izateak, bi ezaugarriok batera biltzeak, paradoxa edo kontraesana badirudi ere, halako zailtasun ezkutu bat dauka. Ez da erraza –garai bateko kontu kontalarien eredura–, modu natural, zuzen, argi eta sarkorrean kontatzea.

2
Iruzkina idatzi

avatar
2 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
2 Comment authors
Donostia 47.3Zaldibia 70.2 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Donostia 47.3
Donostia 47.3

Pamiela argitaletxearen liburu hau bi eratara irakur daiteke, bitara behintzat. Ipuinak eurak irakurri, edo bestela, ipuinak eta ondoren datorren elkarrizketa. Baina elkarrizketa irakurtzen ez duena ez da agian ipuin hauen benetako balioaz jabetuko, testuingurutik kanpo baleude bezala irakurriko baititu. Dena den, ez dago elkarrizketa irakurri beharrik beste zerbaitetaz konturatzeko, ipuin hauek irakurri ez ezik, esan ere egin daitezkeela, “esateko” ipuinak direla, ahoz aho kontatzekoak, halako freskotasuna dute.

Zaldibia 70.2
Zaldibia 70.2

Joxek ipuin moduko testu batzuk idatzi ditu, ahozko transmisioan bildutakoak. Oso ondo idatziak daude, batez ere Zegamara etorritako sermolariarena gustatu zait. Goierrin kokatzen dira ipuin hauek, Ataungoa baita Joxe Arrratibel, berau Estibalizeko beneditar apaiz delarik aspaldi honetan. Oso txukun idatzitakoak iruditu zaizkit eta gure adineko goierritarrei gustatzeko modukoak