Ileak uretan

3

Izenburua: Ileak uretan
Idazlea: Josu Penades
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2012

Ileak uretan eleberriko protagonista, Inas, 1939an jaioa da. Inasek ez du bere aita ezagutu. Karrerako azken azterketa egin, eta biharamunean jakin du hura nola hil zuten Gerra Zibilean. Egun berean argitu du Kimikako ikasketak Gerran izandako jokabidearen ondorioz aberastu zen aitonaren —ama Margaritaren aitaren— diruari esker egin ahal izan dituela eta hark bestelako ondasunik ere utzi diola herentzian. Urteak behar izan ditu ondasun horrekin zer egin erabakitzeko.

Iraganak jazartzen du Inas. Iragan hori hein batean berak ahalbidetua izan da; baina, bestalde, zati handi batean ez da bere esku egon eta burutua jaso du. Eguneroko gorabeherei erantzutea bezain nahitaezkoa gertatzen zaio bere iraganean arakatzea bizitzan aurrera egin ahal izateko. Nortasuna eraikitzeko beharrezkoa dela iragana esan ohi da; batzuetan, hala ere, zama bilaka daiteke.

Inasen iragana batik bat hiru harirekin txirikordatua izan da: aitari gertatutakoarekin, aitonaren herentziarekin eta amaren jokabidearekin. Horrenbestez, bere aurretikoen historia miatuz joango da bere nortasunaren zenbait zirrikitu ezagutzen.

3
Iruzkina idatzi

avatar
3 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
3 Comment authors
Burlata 17.1Alegia 41.1Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Burlata 17.1
Burlata 17.1

Nire ustez, ipuin motzekin osatutako liburuak idaztea ohitura bihurtu da, eta horrelakoak izan dira irakurri ditudan azkenak. Josu Penadesen eleberria luzea eta osatua dugu; ongi landua da. Gai ezberdinak agertzen dira liburuan, baina batez ere bat gelditzen da agerian: 1936ko guda. Asko argitaratu da horren inguruan, baina oraingo honetan, gaia bi bizipen ezberdinetatik ikusten dugu: alde batetik, gatazka zuzenean sufritu zuenaren ikuspuntua dugu, eta, beste aldetik, guda ondoko belanauldiko gizon batena. Bi istorio, bi garai, bi protagonista: Galo eta Inas. Idazleak oso ongi lortzen du Inasen pertsonaiarekin bi istorioak bateratzea. Irakurketa, garai batetik bestera doa, saltoka. Horrek berak bizitasuna ematen… Gehiago irakurri

Alegia 41.1
Alegia 41.1

Hasieran, liburuan lantzen zen gaia erabilegia zela iruditu zitzaidan, baina gerora gure aurrekoen zenbait jokabidek ondorengoengan izaten duten eragina eta interpretazioa nolakoak izaten diren erakusteko balio duela uste dut. Aldi berean, irakaskuntzan sortzen diren eguneroko gorabeherak nola tratatzen dituen ere gustatu zait, bai lankideen arteko harremanak eta egunerokotasunak aipatzen dituenean, baita irakasle-ikasle harremanaz hitz egiten duenerean ere. Izan ere, asko edo gehienetan harreman horiek modu gatazkatsuetan azaltzeko joera egoten da, eta Josu Penades harreman horien beste ikuspegi erreal eta gertukoa ematen ahalegindu da. Gustura irakurri dut.

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Liburu luzea Josu Penadesen azkena eta denetatik sentitu dut hori irakurtzen: nazkatu, aspertu eta gozatu. Galoren istorioa oso ondo harilkatuta egon dela iruditu zait, baina Inasena luzeegia suertatu zait. Gainera, uste dut ikuskatzailearen istorioa soberan egon dela, amaierarik gabe geratu baita, ez dakigulako zergatik egon zen San Kristobal gartzelan eta zein izan zen zehatz-mehatz bere portaera preso gehienek ihes egin zutenean. Beraz, liburuari heren bat kendu balio idazleak, askoz interesgarria gertatuko zen, nire iritziz. Dena den, gomendagarria liburu hau.