Kartzelako poemak

1

Izenburua: Kartzelako poemak
Idazlea: Joseba Sarrionandia
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2011

Kartzelako poemak liburua 1992an argitaratu zuen Joseba Sarrionandiak lehen aldiz, duela 19 urte. Edizio berritu honetan idazleak gaurko grafiara aldatu ditu poema guztiak, eta sei poema gehiago txertatu ditu. Liburuak bi atal nagusi ditu: luzeena Kartzelako poemak 1980-1985 da, kartzelan igarotako garaian idatzi poemak biltzen dituena; laburragoa da Post-scriptum atala, Martuteneko kartzelatik ihes egitea lortu ondoren idatzitakoak (azken poemaren data 1991koa da).  Liburuaren hitzaurre berria Jose Luis Otamendik idatzi du, eta amaieran Joxemari Iturralderen eta Ruper Ordorikaren testu bana sartu dira. Edizio berri honen azalaren egilea Lander Garro da.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Getxo 50.1 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Getxo 50.1
Getxo 50.1

Lehenengoz, 2000.urtean irakurri nuen. Eta ez naiz nekatzen behin eta berriz irakurtzeaz.

Post-scriptum atalarekin gozatu dut, irakurri gabe nituen poemak. Sarrik merezi zuen omenaldi xumea. Azkenaldian haren nobelekin gozatu dugu, baina faltan botatzen dut Sarri poeta, hausnartzera bideratzen zaituen Sarri, hitz gutxirekin hunkitzen zaituen Sarri.