Idazlea zeu zara irakurtzen duzulako

4

Izenburua: Idazlea zeu zara irakurtzen duzulako
Idazlea: Joseba Sarrionandia
Argitaletxea: Hik Hasi
Urtea: 2010

Itsusiak eta ederrak, irekiak eta
Burugogorrak, alferrak eta
Kementsuak, zuzenak eta
Bihurriak, gupidagabeak eta
Onberak, argiak eta mozoloak,
Egoistak eta emankorrak,
Egiazaleak eta gezurtiak,
Maitagarriak eta higuingarriak izan gara luzaroan.
Orain, aldatzen ari gara.

4
Iruzkina idatzi

avatar
4 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
4 Comment authors
Lesaka 30.1Donostia 47.3Getaria 99.1Getxo 50.1 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Donostia 47.3
Donostia 47.3

Trebetasun hartzailetzat hartzen dira irakurmena eta entzumena, sortzailetzat mintzamena eta idazmena. Iritzi hori haustera dator izenburua. Izan ere, mezu bat irakurtzen duzunean, edo entzuten, interpretatu egiten duzu, eta horren arabera zeure testua edo mezua berreraikitzen. Beraz, esan dezaket liburu honekin asko idatzi dudala, eta gehiago idatziko nukeen Pako Aristik bere liburu batean dakarren gomendio-mehatxua jarraitu izan banu, aldian poema bakarra irakurtzea. Batzuetan tonto aurpegia geratu zait ez nuelako ezer ulertzen, barre ere egin dut, gutxitan, ikasi asko, harritu ere bai… Liburu honek duen ezaugarririk erakargarrienetako bat da oso jende desberdinarentzako moduko testuak daudela: badira haurrei kontatzeko moduko ipuinak, edo gazteentzako… Gehiago irakurri

Lesaka 30.1
Lesaka 30.1

Idazlea neu banaiz, irakurtzen dudalako (liburuaren titulua)… …orduan, esan beharra dut ez naizela, ez, oso idazle “burutua”, liburu hau “burutu gabe” utzi nuelako. Uda honetan izan zen hori; Joseba Sarrionandiaren liburu hau irakurtzeko garai aproposa, nire idurkoz; oso “udatiarra” dela esanen nuke nik, oraintxe etxean, geroxeago hondartzan, tarteka eta saltoka (ere) irakurtzekoa. Azala, txuri txuria, “lehenengo jaunartzea” dit oroitu (edo Elvis Presley ?). Mamia, ordea, motela iduritu zait. Agian, Sarrirena izaki, igurikapen/espektiba haundia, haundiegia nuelako, agian. Baina hausnarketa mottelak, zozo samarrak. Gizon nekatu batenak, hala iduritu zaizkit. (Gustatu ala ez gustatu: hori bakoitzaren animoaren ariora doa. Ezagutzen dudan lagun bati… Gehiago irakurri

Getaria 99.1
Getaria 99.1

Nork eta noiz irakurtzen duen, kontu bat edo beste bat ikusiko du ipuin labur hauetan. Hezitzaileak dira, zer pentsatua ematen dutenak. Haurrei irakurtzekoak, harritzekoak batzuk, nondik heldu pentsatzeko modukoak beste batzuk. Denetik dago. Baina, oro har, liburu duina iruditu zait, harribitxiz betetakoa. Lierni Altuberen ilustrazioek, gainera, areago edertzen dute, eta edizioa benetan zaindutakoa da.

Getxo 50.1
Getxo 50.1

Bi txandatan irakurri dut, baina asko gozatu dut.
Esan beharra daukat, hasieran ez ninduela erakarri, uste bainuen umeentzat eginiko liburu bat zela. Baina irakasle batek erakutsi, eta irudiek gatibatu ninduten. Askotan ez diegu ilustrazioei garrantzirik ematen, baina oraingoan oso inportanteak dira.
Umeei zuzendutako ipuinak, nagusiei, gazteei,… Hausnartzeko liburua, “moraleja” askorekin.