Gau ilunekoak

11

Izenburua: Gau ilunekoak
Idazlea: Joseba Sarrionandia
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2008

Aspaldiko partez, liburu berri bat dakarkigu Joseba Sarrionandiak, sailkapen errazik ez daukan literatur lan guztiz berezia, Maite Gurrutxaga ilustratzailearen marrazkiz horniturik aurkezten dena.
Fikziozko lana da Gau ilunekoak. Ipuin bat, hitzaren zentzu guztietan. Narrazio fantastiko moduan irakur liteke, besterik gabe; haurrentzako kontakizun entretenigarri eta jostalaria ere izan liteke, hala hartu nahi izanez gero; alegoria filosofikotzat ere har liteke, interpretazio asko izan ditzakeena, hainbat alorretara zabalik: erlijiosoa, politikoa…
Zer kontatzen du ipuinak? Izaki berezi bat daukagu hasieran, Baionako portuan ezkutaturik agertu dena; berak dioenez, beste planeta batetik datorrena, baina agintarien ustez immigrante ilegala, beharbada espioia… Epailearen aurrera eramanda, nondik datorren kontatuko du dena delako horrek, eta hor ezagutuko
dugu beti ilunpean bizi den planetaren historia, urruneko izarren zain beti, baina izar horien argia hurbiltzen delarik uste ez bezalako arazoak biziko dituena…
Esandako irakurketa-aniztasun hori dugu lanaren ezaugarrietako bat, beste batzuen artean: idazkera argia, prosa malgua, irudi ederrak, iradokizunerako ahala… Zer pentsatua ematen duen idazlana, eta aldi berean lilurarako bidea piztu dezakeena.

11
Iruzkina idatzi

avatar
11 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
11 Comment authors
Santurtzi 53.1GasteizAlkiza 96.1Galdakao 55.1Lesaka 30.1 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Burlata 17.1
Burlata 17.1

Liburu hau izan da irakurri dudan Sarrionaindiaren lehenengoa eta asko gustatu zait. Motz-motza izan arren sentsasioz eta emozioz betea dago. Irudimen handiarekin idatzita dago, haurrentzat idatzita egongo balitz bezala. Zertaz ari da? Irakurle bakoitzak bere iritzia izango du; agian, gure herri gatazkaz, politikaz, guraso eta seme-alabeen erlazioaz, gizarte adostasuna aurkitzeko zailtazunez? Euskara polita eta erraza erabiltzen du Josebak liburu honetan. Arrotz bat Baionako portuko biltoki batean agertzen da ezkutatua eta….

Oñati 45.2
Oñati 45.2

Ipuin laburra baina oso ederra. Oso polita iruditu zait eta oso irakurterraza.
Kontatzen duena polita iruditu zait, batez ere, bizitzaren edozein aspektuetan koka dezakegulako: euskal gatazkan, amodioan, kiroletan…
Dudarik gabe irakurtzea merezi duen ipuin bat, ordu erdi inguruan irakur daitekeena.

Donostia 47.2
Donostia 47.2

Ipuin labur bat da. Eserialdi batean irakur daiteke. Treneko bidaia motz batean. Liburua erosi duten irakurle gehienak engainatuta sentituko ziren, nik uste. Eta ez dira gutxi: Durangoko azokan salduenen artean egon zen. Azala eta marrazkiak bai,oso politak, zuri-beltz jolas hori… baina betelan galanta! Gainera, istorioak ez du heldulekurik. Sarri idazle handia bada ere, oraingo honetan ez gatz eta ez berakatz.

Lesaka 30.1
Lesaka 30.1

1.- Liburuaren mamia: Ipuin labur bat digu kontatzen Josebak. Ipuina, ipuin sinplea, baina sakona bezain hunkigarria bere mamia, oparoa, irikia, alegorikoa, nire idurikoz. Betiko antonimoen arteko borroka dakar, borroka historikoa, dialektikoa: ongia eta gaizkia, guretarra eta harrotza, ni edo zu, ilunekoak (titulua) edo izar-herritakoak eta bien arteko elkar aurkipena eta elkar aintzat hartu (aintzartu) ezina eta ukazioa eta gerra/garaileak/garaituak. Hori guztia, inmigrante ilegala izan zitekeen batek kontatutakoa, Baionan atxilotu zutenean deklaratutakoa, han bere planeta urrun batean gertatu omen zena… –Gaupean bizi diren lurralde hartara, halako batean, argia ekarri omen dute eta, hara!: “Argietarantz inguratzen ginenok, mundua luzea eta zabala dela… Gehiago irakurri

Galdakao 55.1
Galdakao 55.1

Joseba Sarrionandiaren ibilbide literarioa beti izan da miresgarria niretzat eta lan hau ez da salbuespena izan. Liburu batzuk –hau barne- gogoetarako atea izaten dira. Gogoeta eta interpretazio pertsonala bultzatzen dutela esan nahi dut. Nire ustez, gizadiaren etengabeko borroka islatzen du Sarrionandiak lan honetan. Beste batzuen ustez, agian, inmigrazioari buruzko ipuina izango da edo haurrentzat idatzitako liburuxka. Bost axola…! Gozatu egin dut narrazio labur hau irakurtzen. Zati batzuk olerki bezala idatziak ditu. Ilunpean dagoen “mundu” batean bizi diren pertsonak eta argiarekiko duten harremana lantzen du oso modu ederrean. Argiak sortu zituen gatazkak eta abar kontatzen dizkigu idazleak. Metafora bikaina gogoetarako. Balorazioa:… Gehiago irakurri

Alkiza 96.1
Alkiza 96.1

Zer esan? Besteen iruzkinak irakurri baino lehen idatzi nahi dut nirea. Gogoz hartu nuen Sarrionaindiaren azken lantxoa. Banekien bai, hori, lantxo bat zela oso liburu dotore eta erakargarri batean jarrita. Imajinatzen nuen ez zela izango “Lagun izoztua” bezalako maisulan bat edo agian ez eta “Kolosala izango da” edo bere lehenagoko saio edo ipuin bezalakoa baina desiatzen nengoen irakurtzeko. Eta gustura irakurri dut, zer esanik ez, erritmoa, hitzak, deskribapenak, adierazitako emozioak, … guztiak daztatuz eta disfrutatuz. Baina, zoritxarrez, orokorrean ezin esan asko gustatu zaidanik. Pentsatzen dut bere izaera alegoriazkoagatik izan daitekela. Horreleko narrazioak, pertsonai zehatzak garatzen ez dituztenak, ez zaizkidala oso… Gehiago irakurri

Gasteiz
Gasteiz

Liburu hau zerbait atera behar eta aterata dagoela iruditu zait. Ipuina nahiko maila apalekoa iruditu zait, eta dudarik gabe irakurketa bat baino gehiago duen arren, erreferentzia argirik gabe bakoitzak eman beharko dio esanahi hori. Hona hemen nirea: Idazlea utopiaz ari da, eta utopia hori iritsiko dela ziurra da. Baina batzuk zain geratu beharrean, utopia hori ezartzen dute, eta ondorioa ezarpenak dakarren haustura eta berritasunaren aldekoen porrota. Baina beti egongo dira ameslari berriak. Nik idazlearen egoera dela eta, Arazoaz ari dela uste dut, baina nire ikuspegitik behintzat sinplekerian erorita, eta onak eta txarrak subjektibotasunez ezarrita.

Santurtzi 53.1
Santurtzi 53.1

Segur aski bere egoera pertsonala dela eta, Sarriren nobedadeak literaturaz haraindira doazen fenomeno soziologikoak izaten dira, eta batzuok haren lumatik (edo teklatutik) ateratzen den guztiaren zain egoten gara, ziklikoki errepikatzen zen errito astrologiko baten aurrean antzinako gizon-emakumeak egoten ziren lez. Oraingo honetan ipuin liburu bi ekarri dizkigu Josebak: Gau ilunekoak eta Munduko zazpi herrialdetako ipuinak. Aipatutako lehenengoa irakurri dut, debozioz irakurri ere, eta holakoetan gertatzen ohi denez, espektatibak ez dira guztiz bete. Errua subjektiboa da oso, eta orokorrean beti gertatzen da horrela: muga oso goian jarri eta ezin heldu. Ipuin luzea da, zeinetan nik metafora argi bat ikusi dudan, eta… Gehiago irakurri

Gernika-Lumo 38.1
Gernika-Lumo 38.1

Fantasia izan arren errealitatearekin lotzu daiteke ametsak eta hauek betezean amestu bezain honak ez direla konturatzeak. Liburu bikaina oraingoan ere.

Tolosa 40.2
Tolosa 40.2

Ez zait gustatu. Beste gauza bat espero nuen. Ipuin metaforikoa da. Ez da “argi” geratzen zeri buruz hitz egiten duen: maila pertsonalaz, gure herriaz. Argiaren bila dabiltza. Zer da argia? Gure arazoen irtenbidea?

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Ipuin alegoriko bat ekarri digu Sarrionandiak Gabon hauetan. Argitalpena ederra da, Maite Gurrutxagaren ilustrazioekin, baina ipuinak ez du merezi liburuak balio duen dirua. Ipuin liburu batean, ipuin bat gehiago izango zen, laster ahaztekoa. Uste dut idazlearen egoera pertsonala dela eta, dena barkatzen zaiola, baita liburu arraroak egitea ere. Dena den, argiaren bila ibiltzen direnek hobeto ulertuko dute ipuina (ipuineko argia zer den ulertu dutenek, batez ere).