Lagun izoztua

5

Izenburua: Lagun izoztua

Idazlea: Joseba Sarrionandia

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2001

Beterriko Liburua Ohorezko Literatur Aipamena 2001

Oroimena eta hitza galdu ditu Goiok, “izoztuta” geratu da Bluefieldsgo bere erbestean, eta hari laguntzera doa Maribel, errefuxiatuen postaria; Ekuadorrera eraman nahiko du sendatzera, han bizi baita paper faltsuekin Andoni, Goioren ikaskide izandakoa, baina bidaia ez da inondik ere erraza. Abiapuntu horrekin, hiru narrazio-hari josten dira kontrapuntuan: Maribelek Goioren gaixotasunaren eta laguntzen dien Urioste familiaren kronika egiten du, orainaldian; Andonik, berriz, 14 urte zituela Goiorekin batera Kalaportuko jesuitenean igarotako ikasturtea oroituko du; eta narratzaile orojakile batek geroaldian kontatu edo iragarriko digu nola Goio, sendatu ostean, Antarktikara doan espedizio zientifiko batean. Managuan, etxetik irten ezinik bizi da Armando “benetako izenez Josu”, Maribelen senarra. Ogia egiten ari ez bada idazmakinaren aurrean ematen du eguna, tip tip tap tip top, itxuraz sekula amaitzen ez den nobela zirriborratzen. Bera dugu egiazki istorio hauen guztien asmatzailea: bera bezalako jendemodu deserrotua barrendik ezagutu nahi du, ez leku batean ez bestean bizi ezinaren esperientzian arakatu, denborak denoi egiten dizkigun zauri eta tolesdurak erakutsi, Maribelekiko maitasunaren itzaltzea esplikatu edo besterik ezean imajinatu. Gai, garai eta gertaleku ugariko eleberria dugu Lagun izoztua, baina, iceberg baten antzera, askoz gehiago da sujeritzen zaiguna, irakurlearen gogoan izotz blokeen moduan noraezean geratuko den sentipen, ideia eta irudien mundu irudimenezko eta hala ere erreala.

5
Iruzkina idatzi

avatar
5 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
5 Comment authors
Asteasu 27.2Gasteiz 9.1Orexa 64.1GasteizAndoain 25.5 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Asteasu 27.2
Asteasu 27.2

Orokorrean dezente gustatu zait. Istorio bat dezente gustatu zait, hots, protagonistaren (Goioren) bidaia Antartidara. Haurtzaroko pasadizoak gustora irakurri ditut. Aspergarria egin zait Goioren gaixotasunaren inguruko kontaketa. Zenbait unetan idazleak zer adierazi nahi duen ez dut ulertu, burutzen duen deskribapenean galdu egin naiz. Ez da liburu irakurterraza.

Gasteiz 9.1
Gasteiz 9.1

Aurtengo libururik ederrena, gehien asebete nauena. Hainbat iritzi jaso ditut inguruan, nobela den, ez den, lan ongi osatua den ala ez,.. Nire erantzuna: liburu oso ederra dela, betiko Sarrionandia ageri dela bertan, maila handiko idazlea, kontu txiki mordo bat dauzka liburuak, zinea, literatura, bizitza, oroitzapenak, hemengo eta kanpoko munduak, eta begirada poetikoa. Ezin niezaioke besterik eskatu halako liburuari.

Orexa 64.1
Orexa 64.1

Gustatu zait hizkuntza aldetik, deskripzioen iruditeria, eta orohar, literatura polita egiten du. Istorioa, bukaeran pittin bat erori egiten dela uste dut, eta apur bat dezepzionatu nau. Nota jartzeko, ez da aprtekoa ene ustez baina tira, ongi. Irakurtzea merezi du.

Gasteiz
Gasteiz

Liburuaren istorioa edo mamia gustatu bazait ere, deskripzioek galarazi didate nahi bezain gustora irakurtzea. Deskripzioek moteltzen dute istorioaren hari nagusia.

Andoain 25.5
Andoain 25.5

Lagun izoztuaren bizitzako hiru garai kontatzen zaizkigu denbora, estilo, modu eta pertsonaia ezberdinen bitartez. Hainbat galdera airean, izoztuta gelditzen badira ere, baditu gogoeta argigarriak, konparazio bikainak eta batez ere, deskribapen zehatz eta txundigarrik. ZORAGARRIA!