Argiaren erreinua

2

Izenburua: Argiaren erreinua
Idazlea: Joseba Lozano
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2011

Praga inguruan emakume baten gorpua azaldu da: lepoa moztu diote, eta begiak atera. Ondorengo asteetan, tantaka, emakume gehiago agertu dira, eta bakoitzari gorputz atalen bat falta zaio. Praga iluneko kaleetan hiru ezezagun bildu dira hiltzailea harrapatzeko: Jan, ikerketaren arduraduna; Anna, liburu denda bateko jabea; eta Fran, bere burua nahigabe abenturan murgilduta ikusi duena. Baina ikerketa honetan ezer ez da dirudiena, eta dena gero eta misteriotsuagoa da, gero eta itogarriagoa, gero eta beldurgarriagoa…

2
Iruzkina idatzi

avatar
2 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
2 Comment authors
Urnieta 49.2Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Urnieta 49.2
Urnieta 49.2

Eleberri beltzari egindako ekarpena izateko, ene ustez, ekarpen bikaina da Joseba Lozanok egindakoa. Bixente Serrano Izkok egin zion kritikarekin ez nator bat; badu eleberri poliziakotik eta bigarren zatia esoterikoa izatekotan, esango nuke esoterismoaren historiako agerpide batzuk azaltzen oso didaktikoa gertatzen dela, egokia eta trebetasun handikoa. Zein erraz irakurtzen den eta zenbateriano erakartzen duen ausardia handiz Pragan eta Txekian barrena kokatu eta giroturiko eleberri honek! Pavel Kohout ekarri dit gogora… Irakurlearentzat jostagarria bezain jakingarria! On asko eman dezakeen idazle baten aurrean gaudelakoan nago…

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Oso liburu entretenigarria Joseba Lozanoren lehen eleberria. Eleberri beltza da eta genero horren liburuek behar dituzten ezaugarriak baditu liburu honek: hilketak, misterioa, suspensea, ustekabeak, etab. Berritasuna lekua da. Izan ere, Txekian girotutako dago eta hori berria da euskal literaturan. Liburuak bi zati ditu. Lehenean, poliziaren ikerketa da nagusia. Bigarrenean, esoterismoa, baina oso ondo dokumentatutakoa. Oso erraz eta azkar irakurtzen da, eta interesa ez da inoiz galtzen. Beraz oso gomendagarria liburu hau, batez ere, literatura ondo pasatzekoa dela pentsatzen dutenentzat.