Euskal herritarren burujabetza

0

Izenburua: Euskal herritarren burujabetza
Idazlea: Joseba Agirreazkuenaga
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2012

Euskal auziaren bilakaera politikoa eta legezkoa aztertzen da liburu honetan. Euskal Batzar Nagusiek aginte politiko eta finantzak kudeatzen zituzten. Euskal bilkura komunak (“Konferentziak”) erakundetu egin ziren. Foru konstituziotik “Euskal konstituziora” jauzia emanez, euskal nazionalitatea zela bistakoa bihurtu zen 1860ko hamarkadan, Espainiako erresuma liberalaren baitan. Baina 1877an Espainiako Gobernuak Batzar Nagusiak ezabatu egin zituen. Kontzertu ekonomikoaren bidezko autogobernu fiskalak iraun zuen baina berriz egiten politikoaren aldarrikapenak izan ziren: 1918an Eusko Gobernuaren aldarrikapena egin zen eta euskal burujabetza, naziogintza europarraren baitan. Lehen autonomia estatutuak idatzi ziren, baina Espainiako Parlamentuak berriz ere onartu ez.
Zer da Foru Konstituzioa, Konstituzio liberalen garaian? Zer Euskal Konstituzio politikoa 1852an? Zer euskal Batzar Nagusien burujabetza? Eta euskal nazionalitatea 1864an? Noiz eta zergatik desegin zituen Espainiko Gobernuak Batzar Nagusiak? Zergatik 1917an berriz ere burujabetza politikoa eskatu zen? Eta ondoren autonomia Estatutua eta Eusko Gobernuaren antolaketa?

 

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu