Begoñaren itzalpean

2

Izenburua: Begoñaren itzalpean
Idazlea: Jose Inazio Basterretxea
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2016

36ko gerrak irabazle eta galtzaileak izan zituen; baina galtzaile guztiak ez ziren berdinak, ezta irabazle guztiak elkarren adiskideak ere. Franco epelegiav zelakoan, nazien laguntzaz iraultza egin nahi zuten falangista bilbotar batzuen istorio ezkutua dakarkigu Jose Inazio Basterretxeak, gerrako eta gerraosteko pasadizo ezezagunak fikzionatzeko bere eleberri-sortari jarraipena emanez. Horrekin batera, 1986an, 40 urte baino gehiago igarota, Suitzatik datorren emakume eder eta misteriotsu bat agertzen da detektibe pribatu bilbotar baten bulegoan, bere gurasoak nor ziren jakin nahi duela-eta. Bi hari horiek uztartuz, kontakizun bizi bat ondo du egileak, noiz umoretsu noiz sentsuala, historiaren alderik ilunenak argituz eta bizitzarekiko maitasun-taupadak transmitituz.

2
Iruzkina idatzi

avatar
2 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
2 Comment authors
Urnieta 49.2Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Urnieta 49.2
Urnieta 49.2

Basterretxeak azaldu digun gaia eta ikuspegia oso interesgarriak dira eta eleberria, bestetik, oso ongi idatzita dago, orain arte Basterretxeak idatzitakoen ildoan. Dena den, kontakizuna une batzuetan apur bat nahasgaria iruditu zait, agian bertan azaltzen diren istoriekiko ez dugulako aurreko jarrerarik; ez ditugula espero, alegia. Kontakizunean, apur bat zurruna ere bada, hortik atera nahi ez balu bezala. Hutsegiteren bat ere badu, Zumalakarregi lehenengo karlistadan hil baitzuten, ez bigarrenean.

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Oso liburu interesagrria ekarri berri digu Jose Inazio Basterretxeak. Egun batean irakurri dut, istorioak guztiz harrapatuta, liburuaren amaieraren irrikan. Begoñako 1942ko atentatua edo urte hartako karlisten eta falangisten arteko gatazka da liburuaren abiapuntua, oso istorio ona harilkatzeko, protagonistaren gurasoen peskizan. Idazketa erraza eta arina eta, aldi berean, zaindua izan da, bizkaierazko hitz batzuekin zipristindua. Beraz, oso gomendagarria da liburu hau.