MANDATARIAREN GERRA (9 ir.) Jose Inazio Basterretxea

9

Izenburua: Mandatariaren gerra
Idazlea: Jose Inazio Basterretxea
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2008

Espainiako Gerra Zibileko pasadizo ilun bat. Beste bat. 1938ko ekainean, Errepublikak galdua du Ebroko bataila, baina Pirinio Zentralean, tropa leialen 43. dibisioak gogor eusten dio frankisten erasoari. Egoera horretan, isilpeko mandatari bat abiatzen da Hendaiatik Bielsara, diruz beteriko poltsa bat eta eginkizun ezkutu bat daramatzala.

9
Iruzkina idatzi

avatar
9 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
9 Comment authors
Donostia 47.2Anoeta 43.1Urnieta 49.2Alegia 41.1Gasteiz 9.5 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Donostia 47.2
Donostia 47.2

Istorioa interesgarria da, baina kontatzeko modua pixka bat hankamotz geratzen dela esango nuke. Erreportaiak ez daude era sinesgarrian idatzita: ez dira aski informatiboak eta literatura gehiegi dute. Non irakur daitezke halako erreportaiak? Esperimentu polita da, hala ere.

Anoeta 43.1
Anoeta 43.1

Gerra Zibilaren inguruko liburu honek, gerrari buruzko beste ikuspuntu bat ematen asmatu duela esango nuke. Orain artean aipatu gabe zeuden, datu eta pasadizo ugari jartzen ditu irakurlearen eskura. Laburra da bai, baina horrek ez du esan nahi sakona ez denik. Hitz gutxi erabilita, esan beharrekoa argi utzi daitekeela erakutsi digu idazleak.

Urnieta 49.2
Urnieta 49.2

Gerra batek, nola ez ba, mila istorio eta xehetasun ditu, konta litezkeen mila ñabardura. Basterretxearen lanik ez nuen ezagutzen eta, egia esateko, ez nuen irakurketa adore handiz hasi, Berrian liburuari buruzko kritika ezkor samarra irakurri bainuen. Arratsalde batean irakurtzen den obratxoa da, baina Berriako kritikariak zioenaren guztiz kontra, ondo tajutua eta luzarorako gogoan hartzen dena. Izan ere, duela sei bai hilabete irakurri nuen, argitaratu berritan, eta oso ongi gogoratzen dut. Literatur lan batek, ontzat joko bada, irakurlearengan izan behar duen eragina izan zuen Basterretxearenak nigan: istorioak ukitu egin ninduen, gorde egin dut, eta irakurri eta nireganatzeko prozesu horretan gozatu egin… Gehiago irakurri

Alegia 41.1
Alegia 41.1

Nobela hau irakurri beharrekoa iruditzen zait, gerra zibilaren beste alderdi bat azaltzen digulako. Bere berezitasuna horretan dagoela esango nuke; hau da, Espainiako gerraren inguruan oso gutxitan aipatzen diren datu eta gora-beheren aipamena egitea

Gasteiz 9.5
Gasteiz 9.5

Nobela labur hau txikia bada ere, 94 orrialde baitauzka, irakurri beharra dago, bai gaiagatik, bai formagatik. Gaiari dagokionez, gerraren aurkako liburua da. Horrela 87.orrialdean ondorengoa irakur daiteke:”Espainiako gerra anker eta zital hura”. Estiloaren aldetik, idazleak kazetaritzan erabiltzen diren artifizioak erabiltzn ditu eta esaldi motzak idatzi ohi ditu. Adibidez 55. orrialdean zera dago izkiriatuta:”Harro.Zut. Itzal. ” Gauza bera jazotzen da 68. orrialdean:”Joan. Gerratik. Galeratik.” Horretaz aparte egilea durangokoa dela nabaritzen da. Izan ere, bizkaierazko hainbat hitzez bailatzen da: berton, isiotu eta abar. Gainera oso liburu aproposa da, memeoria historikoa mementu honetan pil-pilean baitago hedabideetan. Idazleak esaten duen moduean. “Memoria ez dago… Gehiago irakurri

Las Karreras 57.1
Las Karreras 57.1

Basterretxearen liburu berri hau oso azkar irakurtzen da. Gerra Zibilaren garaian kokatuta dago, baina eleberri labur honetako orrialdeek historiako pasarte honen beste alde bat kontatzen digu.

Alegia 41.4
Alegia 41.4

Hainbat liburu edo kontakizunetarako eman duen Gerra Zibilaren inguruko beste nobela bat da honakoa, eta bertan 1938ko udan, gerraren erdian, mandatari batek eginiko itzulinguruak dira funtsa. Estilo edo era berezian dago kontatua istoria hau, historia asko aztertu gabe eta intrigari esker irakurleari irakurtzeko gogoa jarriz. Oso erraza egiten da irakurtzea honelako gai arantzatsu eta gogor baten inguruko nobela triste hau.

Galdakao 55.1
Galdakao 55.1

Fikzio alorrean hau izango da Basterretxearen hirugarren liburua. Eleberri laburra edo ipuin luzea, ez dakit, baina arin irakurtzen da “Mandatariaren Gerra”. Bi atal dauzka liburuak. Hasteko, Aingeru Epalzak historian kokatzen du liburuan kontatzen dena. Bigarrenean, agian Basterretxearen ogibideak bultzaturik, kronika bezala agertzen da liburuaren mamia, Pirinioko Bieltsan Guda Zibilean gertatu zena. Badaude beste ohartxo, kronika eta bere egilearen mugimenduak azalpen gisa. Euskara dotorez, erraz irakurtzen da “Mandatariaren Gerra”. Historia eta fikzioa maisuki nahasten du idazleak. Azkenean, datu eta protagonista batzuk –bere izenekin batzuk eta beste izenekin besteak- historikoak dira eta “Bielsa Poltsa” ren pasadizoa Guda liburuetan ere badago. Eta pixka… Gehiago irakurri

Erratzu 14.1
Erratzu 14.1

Arront irakurterraza den errelatoa dugu hau; laburra eta era berean sendoa eta engantxatzen duten horietakoa. Merezi du irakurtzea gertakari ezezagun, niretzat bederen, eta denboran nahiko hurbil dugun hau.