Baserri biziari eusteko lanak

0

Izenburua: Baserri biziari eusteko lanak
Idazlea: Jose Anjel Aldai
Argitaletxea: Txalaparta
Urtea: 2017

Azken mende erdian baserri-bizitzak alimaleko eraldaketa jasan du eta liburu honek baserritarrak zetozen aldaketa erraldoiei aurre egiteko beren burua sindikatuetan antolatzeko prozesua azaldu nahi du. Herriko baserrietatik baserritarren sindikatuetara egindako jauzia argitu nahi du lanak eta, zentzu horretan, Euskal Herriko nekazaritza-sindikatu nagusien historia txiki bat da.
Laborantza munduan egon diren aldakuntzak eta bilakaerak hobeto ulertzeko tresna ere bada: esne grebak, traktoradak, kuotak, administrazioarekiko harremanak, transgenikoak, jatorrizko izendapenak, elikadura krisiak… Liburuak hauek guztiak jorratzen ditu, baina haratago ere badoa, lan honen asmoa ez zelako soilik azken hamarkadetan baserriari gertatutakoa azaltzea, baizik eta testuinguru horretan baserritarrak sindikatuetan nola antolatzen hasi ziren kontatzea, zerk eragin zituen mugimendu haiek, nortzuek eta nola gorpuztu zituzten, eta nola erantzun dioten nekazaritza hainbeste baldintzatu duen testuinguru politiko eta sozioekonomiko berriari. Eraldaketa prozesu horretan Euskal Herriko laborariek munduan nagusitzen den eredu produktibistari aurre egiteko proposatzen duten nekazaritza eredu berrian eta elikadura burujabetzaren kontzeptuan ere sakondu nahi du lan honek, biak ala biak gure herria eta mundua bera eraldatzeko ezinbesteko tresna direlakoan.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments