Ertzeko zatiak

2

Izenburua: Ertzeko zatiak
Idazlea: Jon Sarasua
Argitaletxea: Argia
Urtea: 2010

Gertakari txikien zatiak, esperientzien kontakizunak eta mini-gogoetak biltzen ditu liburu honek. Hego hemisferioan izandako lan bidaietan, bost urtetan zehar hurbileko lankideentzat idatzitako testu laburren bilduma da.
Hondartzan bildutako egur puska, harri eta itsas-hondakinak bezalako zerbait dira… “Eta etxera daramatzazu, batzuk bakarrik. Ez dute areetan zegoena errepresentatzen. Ez dute hondartzan gertatutakoa biltzen. Halaxe dira testu pusketok, lagunentzat tarteka bildutako zatiak”.
Gertakari txikien zatiak, esperientzien kontakizunak eta mini-gogoetak biltzen ditu liburu honek. Hego hemisferioan izandako lan bidaietan, bost urtetan zehar hurbileko lankideentzat idatzitako testu laburren bilduma da.
Hondartzan bildutako egur puska, harri eta itsas-hondakinak bezalako zerbait dira… “Eta etxera daramatzazu, batzuk bakarrik. Ez dute areetan zegoena errepresentatzen. Ez dute hondartzan gertatutakoa biltzen. Halaxe dira testu pusketok, lagunentzat tarteka bildutako zatiak”.

Subscribe
Notify of
guest

2 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Portugalete 62.1

Hainbat gauza eder esan nitzake liburuaz, baina nik bat azpimarratuko nuke: Sarasuak erakusten duen obserbaziorako gaitasun ederra: beste askoren begietatik oharkabean igaroko liratekeen hainbat toki, gertaera, pertsona, tak!, Jonek erreparatu, kontenplatu, gogoan sartu eta, batzuetan, mini-gogoeta bat eskaini, perla eder bat bailitzan. Edo jazoera bera garrantzitsua bada, erdi ezkutuan edo bigarren planoan geratuko zen hura lehenengora dakarkigu. Horrela, Brasilgo, Ekuadorreko eta Bolibiako hainbat pertsonai apalek, arruntek eta baita langilek, eragilek eta konprometituk desfilatzen dute gure begien aurretik. Obserbatzeko zaletasun hori propio eta kontziente egiten du Jonek askotan. Horrela, leku berri batera iritsita edo bertatik alde egin baino lehen, egun osoa eskaintzen dio, espresuki, kaleetan zehar ibiltzeari, alderrai, bestelako helburu edo jomuga berezirik gabe: batetik bestera ibili eta ikusi eta sentitu.

Esan bezala, zati txiki askok osatzen dute liburua. Badira, dena den, “ertzeko zati multzo” batzuk egoera edo pertsona berei eskainitako ziklo txiki bat osatzen dutenak. Horietatik zabalena eta, nire ustez, iradokitzaileena “frantziskotar ez diren frantziskotar” batzuekin topo egin eta egun osoa beren konpainian ematen duenekoa. Bost gizon-emakume ditugu, San Frantziskoren bizimodua eta aukera nagusia (pobreen arteko pobreenekin egotea, berentzat ezertxo ere izan gabe) bere egin dutenak. Beraiei eskainitako hamabi orrialdeak benetan dira zirraragarriak.

Hirugarren Munduan izan diren askok esaten dute zerbait ematera edo irakastera joan zirela; baina askoz gehiago dela “hangoek” beraiei emandakoa. Orriotan ere antzeko zerbait suma dezakegu Jonengan, nahiz eta, bere gogoetetako tarteko lerroetan irakur daitekeen bere gogoetek ere ari- eta inspirazio-iturri izan direla herriotako eragileentzat. Edonola ere, egileak Euskal Herriarentzako oso baliagarriak izan daitezkeen balio eta estilo zehatzak ere sartu ditu bere zakutoan.

Gogoeta era hausnarketa zirraragarriz dago liburua zipriztindua. Ezin denak hona ekarri; baina bat hautatzekotan, eta erreseina hau bukatzeko, ia liburuaren hasieran dakarren hau: “Subjetibitatearen asaldatze isilaren jardunbide apalak dira etorkizunaren hazi.”

Itziar

izugarrizko zatiak bilduta,hondar aleak besterik ez baino lan maitegarria eginda.Idatzi gehiago eta Zorionak jon