ERO (13 iritzi) Jon Martin

13

Izenburua: Ero
Idazlea: Jon Martin
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2008

Non dago normaltasunaren eta erotasunaren arteko marra? Eta erotasunaren eta erokeriaren arteko muga? Ertz labain horretan jolasean dabiltza liburu honetako kontakizunak, hainbat gizon-emakumeren beldur eta irriken bitartez gizartearen beraren makurdurak agerian jarriz.

Traste zaharrak pilatzen dituen atsoa, adikzioak burmuinak nahastu dizkion gaztea, urteak betetzeari uko egin nahi dion gizon heldua… Istorio hauetako protagonista batzuk aise sailka ditzakegu psikiatriaren arabera, patologia kliniko bat ezarri eta lasai segi, geure bidean. Beste asko, berriz, itxura normalaren pean, gutako edozeinen ispilu izan litezke, baina ispilu deformatu hori ez da horren lasaigarria… Bere lehenengo ipuin-liburua idatzi du Jon Martinek, estilo-aniztasuna menderatzen duenaren esku trebea erakutsiz, bai eta teknika abil hori narrazioaren mesedetan jartzeko buru azkarra ere.

13
Iruzkina idatzi

avatar
13 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
10 Comment authors
Ziburu 3.1Alegia 41.3Alegia 41.4Zizurkil 26.3Las Karreras 57.1 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Oihane
Oihane

Asko gustatu zait liburua, oso erraz irakurtzekoa da. Gainera inguruan gertatzen diren istorioak kontatzen ditu. Oso gustura irakurri dut, benetan.

Asteasu 27.1
Asteasu 27.1

Erraz eta gustura irakurri dut. Ipuin bilduma bat. Pertsonaiak askotan nire egunerokoan ondo lokalizatu ditut. Idazteko moduak eta lokarriak asko gustatu zaizkit.

Dulantzi
Dulantzi

Nire ustez, oso liburu gomendagarria irakurtzeko euskaldun berriontzat. Alde batetik, istorio motz eta erakargarriekin konposatua delako eta bestaldetik, erraz irakurtzen delako.

Gasteiz 9.11
Gasteiz 9.11

Idazle baten lehen liburua izateko oso interesgarria da. Hizkera errazean dago idatzita, baina errazkerian erori gabe. Gustura irakurtzen da. Hitz gutxirekin gai da giroa sortzeko eta irakurlea barnean sartzeko. Zerbait kritikatzekotan, ipuin batzuen amaiera aipatuko nuke, ilun geratu direlako. Hala ere, guztiz gomendagarria da.

Gasteiz
Gasteiz

Ipuin zalea ez banaiz ere, esan behar dut liburu hau gustura irakurri dudala. Gaia erotasuna. Liburuan gehien gustatu zaidana pertsonaiak dira, erotasunak puntu exotikoa eta batzuetan kabroi samarra ematen baitie. Ipuin batzuk, azkena adibidez, ez zaizkit gustatu, baina orokorrean liburu ona iruditu zait, eta txataren bidez ligatzen duen tipoarena bikaina (batez ere metodoa). Hori bai, idazkerari dagokionez azken begiratu bat falta zaiolakoan nago, baina hau seguruenik ez da autorearen errua; estilo zuzentzaile baten lana faltan bota dut. Gure literatur munduaren txikitasunagatik ote?

Las Karreras 57.1
Las Karreras 57.1

Istorio laburrez osatutako liburu honetan egileak maisuki jorratzen ditu gai ezberdinak: erotasuna, amodioa, aurreiritziak. Oso gustura irakurri dudan liburua, horrexegatik laburregia egin zait. Atsegina eta guztiz gomendagarria.

Oñati 45.2
Oñati 45.2

Liburu interesgarria, erotasuna gai duen kontakizun laburrez betea dagoena. Kontaketarik interesgarriena agian Tribialarena izan da, baina orokorrean gustura irakurri dudan liburua izan da. Gainera kontaketa labur batek ez dauka zerikusirik bata bestearekin eta liburua, alderantzi irakurtzea gustatzen zaionari edo erditik hasi eta bukaerara eta gero erditik hasierara, ez dauka arazorik haria galtzeko. Aipatu dudan bezala ipuin bakoitza bata bestearekiko independentea baita. Ondorioz esan dezaket gustura irakurri dudan liburu bat izan dela, arratsalde batean erraz irakur daitekeena gainera.

Alegia 41.4
Alegia 41.4

Ipuin edo istorio motzez osaturiko bilduma edo narrazioa da Jon Martinek dakarkiguna eta gaur egungo gizartean erotasunaren inguruan ditugun ikuspegi ezberdinak aztertzen ditu. Zer da ero egotea? Noiz dago norbait ero edo zer da erokeria bat egitea? Gai honen inguruan eginiko zenbait istoriok osatzen dute oso erraz irakurtzen den lan hau.

Zizurkil 26.3
Zizurkil 26.3

Harrituta geratu naiz. Liburua bera gozokiez beteriko kaxa bat bailitzan, ireki orduko eta ipuin bakoitza irakurtzean, ahora zapore ezberdineko gozokia eraman dudan sentsazioa geratu zait. Jorratutako gaiek gaurkotasun handia erakusten dute, zenbaitek ere bere esperientziekin erkatu dezakeena seguru aski. “Ero” definizioaren azpian dauden esanahi edo zentzu ezberdinak azaleratu ditu liburu eder honekin, erakutsiz pertsona bat eroa dagoen edo ez dagoen definitzen duen muga batzuetan oso zaila dela finkatzea, are gehiago gure buruaz horren ziur baldin bagaude. Beste ezaugarri bat eta gehiena gustatu zaidana, hitzekin jolasteko duen erraztasuna da, teknika literario desberdinak jorratzeko aukera erakusten duelarik. Aspaldian ez nuen eduki emozio… Gehiago irakurri

Ziburu 3.1
Ziburu 3.1

Ipuin laburrez osaturiko lana, irakur erraza eta atsegina. Bertan gizakion jokamolde desberdinak dira aipamen, hots, gure mania, obsesio edota “patologia” frango. Suspensea mantentzen arras ongi lortzen du idazleak, bertsolarien gisara azkeneko lerrotan sorpresa sortuz.

Alegia 41.3
Alegia 41.3

Di-da batean irakurri dut. Ipuin laburrak izaki, eta bakoitzean kontatzen denak hainbesteko harridura sortu didanez, hurrengo ipuina irakurtzen nuen eta horrela liburua amaitu arte. Oso istorio bitxiak eta agian pentsaezinak kontatzen dira. Hala ere, badu arrisku bat. Niri harridura sortu didan bezala, beste norbaiti agian istorioak ez zaizkio gustatuko; edota liluratuta geratuko da. Guztiz bete ez nauen liburua izan da baina idazleari sormen ahalmena ezin zaio ukatu behinzat.

Asteasu 27.1
Asteasu 27.1

Erraz eta gustura irakurri dut. Ipuin bilduma bat. Pertsonaiak askotan nire egunerokoan ondo lokalizatu ditut. Idazteko moduak eta lokarriak asko gustatu zaizkit.

Getxo 50.1
Getxo 50.1

Jon Martinen lehen liburua. Ipuin laburrez osatua, baina egia esateko, laburregiak iruditu zaizkit. Askotan, ipuina bukatzerakoan, ipuin horrekin jarraitzeko gogoz geratu naiz. Une eta egoera desberdinetan jorratzen ditu erokeria eta zoramena. Batzutan espero ez duzun bukaera eman izan die ipuinei. Gustora irakurri dudan liburua.