Argia, lurra, zuhaitza, zerua

0

Izenburua: Argia, lurra, zuhaitza, zerua
Idazlea: Jon Gerediaga
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2015

Itsasoari begiratzen diot

haren gainazaleko argiei

begiratzen diet kostaldeko basoei

begiratzen diet haizearen

seinaleei adaburuetan

zeruari begiratzen diot.

Niri begira daude denak.

Ez dago eztabaidatzerik

den guztia nire zain dago.

Atseden hartzen du

nire gau eta egunen aparrak

etorkizun ziur horretan

maiteminak juramentuetan bezala

eta lasai noa, eta konforme

eta ahalik eta geldoen gauza

eta izaki eta leku guztietarantza.

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu