Arrutiren banda

1

Izenburua: Arrutiren banda
Idazlea: Jon Arretxe
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2017

Nobela honetan Jon Arretxe idazle bidaiariak jaioterrian kokatu du trama: Basaurin. Hasiera-hasieran ageri zaigu konkistatu beharreko altxorra, lapurreta baten fruitu eta urmael batean gordeta omen dagoena. Altxor hori eskuratzeko ahaleginean lehiatuko dira nobela honetako pertsonaia nagusiak. Azpijokoz, intrigaz, gezurrez betetako trama honetan, ezer ez da ematen duena. Zinema giroko sekuentziazio batekin, erritmo lasterrean garatzen da haria eta jazarpen grotesko batekin bururatzen da.

Arretxek hain ondo deskribatzen duen submundu transgresore horretako jendea da Arrutiren banda osatzen dutenak: Urrutxurtu, Delgado eta Ereño, Arruti beraz gain. Laurak Basauriko institutuan elkarrekin ikasitakoak, Hego Uribeko droga trafikatzailerik handienetakoaren itzalean ibilitakoak aspalditik. Panorama osatzen dute neska mulata batek eta eskultore intrigazale batek, arrazoi ezberdinengatik bandakoen xede bihurtu direnak nahita edo nahi gabe.

Iruzkina idatzi

1 Iruzkin Honi buruz "Arrutiren banda"

Harpidetu
avatar
Honen arabera ordenatuta:   Berriena | Zaharrena
Bilbo 54.3
Jon Arretxek Toureren abenturak alboratu egin ditu eta Arrutiren banda aukeratu du protagonista bezala, Basaurin girotutako thriller honetan. Arruti, Urrutxurtu, Delgado eta Ereño dira protagonistak, baina, tamalez, liburu honetan agertuko dira soilik. Arrutiren pertsonaia ustekabe galanta izan da. Izan ere, irakurlea harrituko da jakitean nor, zer eta nolakoa den Arruti. Azkar eta erraz irakurtzen da liburu hau eta inoiz ez da interesa galtzen. Amaiera ere ustekabekoa da, thriller onenetan gertatzen den bezala. Beraz, oso gomendagarria da liburu hau.