Sator lokatzak

1

Izenburua: Sator lokatzak
Idazlea: Jon Arretxe
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2016

San Frantziskoko Afrika Txikia da berriz ere gure igarle-detektibearen ibileren lekuko. Aurreko bere bizimodu hondatua konpontzeko asmoz, bere betiko harremanak berreskuratzen hasten da (Sa Kene, Osman, Aliou, Xihab). Gogorra da paperik gabekoen eguneroko bizimodua amestutako “Paradisoan”, klandestinitatera kondenatuta, ihesi ateratzeko aukerarik gabe. Mantenua eta etxea bermatzeko lehian bitartekoak falta dituzte eta xenofobia sobera dute inguruan. Horri erantsi behar zaio poliziak ez harrapatuak izateko paranoia, deportazioa ekarriko bailuke berehala, esperantza bila irten ziren leku berberera, alegia txirotasunik handienerako itzulia. Gauza bat bakarra dago beltzagoa: koakzioa. Indarrez poliziaren laguntzaile bihurtzea, inguruan bera bezalako egoeran dabiltzanak salatzera behartuko dutelako.
Arretxe saiatua da orain baino lehen ere emigrazioaren azpimunduaren deskripzioa egiten, ‘ikusten’ ez diren horien eguneroko bizimodua bistaratzen, eta hori dena hizkuntza bizkor dinamiko eta gordinarekin.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Toureren bosgarren liburua ekarri digu Jon Arretxek eta hirugarrenean hasitako tonu beltzarekin jarraitzen du liburu honetan. Gero eta bizitza ilunagoa du Tourek eta ez dirudi patua aldatuko zaionik, ez berari ezta bere lagunei ere. Arretxek, beste behin, maisuki deskribatu dizkigu Bilbo Zaharreko gaiza-taldeak (beltzak, mairuak, ijitoak, txinatarrak, geratzen diren zuri bakanak, lapurrak, yonkiak, prostitutak, etab ) eta euren alferreko bizitzak. Jon Arretxeren liburuei esker, oso ezaguna egiten ari zaigu bilbotarrontzat berez oso ezezaguna den auzo hori. Liburu honetan ere Toureren lagun guztiak agertzen dira: Osman, Xihab, Kristina, etab. Baina orain pertsonaia berri bat agertzen da, Sergio itsua, eta ustekabea da… Gehiago irakurri