19 kamera

3

Izenburua: 19 kamera
Idazlea: Jon Arretxe
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2012

Trama paralelo batzuek osatzen dute umorea eta gordintasuna konbinatzen dituen nobela beltz hau: Palankako klub bateko prezio susmagarriak, trafikatzaileen arteko istiluak, adin txikiko prostituta baten desagerpena, kaputxadun talde baten jipoi eta hilketak… Dena dela, nobelako ardatz nagusia Toure da, Bilboko San Frantzisko auzoan bizi den etorkin afrikarra. Ogibidea bilatzen behartuta, gezurrezko igarle gisa saiatuko da lehenik eta, pixkanaka, kasu eta proposamen bitxiak sortzen joango zaizkio.

3
Iruzkina idatzi

avatar
3 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
3 Comment authors
Bilbo 54.2Portugalete 62.1Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Bilbo 54.2
Bilbo 54.2

Neu ere banator aurreko kritikekin, baina berrikuntza nabarmen bat azpimarratu nahi nuke: protagonista afrikar gizajoa da eta ez ohiko polizia edo detektibea. Primeran daude deskribatuta San Frantzisko aldeko toki guztiak eta beste adeltik, Arretxek kritika latza egiten du kamerak berak gizabanako soraio bihurturik.

Portugalete 62.1
Portugalete 62.1

Neu ere bat nator aurreko iruzkinarekin. Agian pixka bat kritikoagoa naiz argumentuaren garapen orokorrarekin, bereziki azken aldean, gauzak arin eta korrika gertatzen baitira, oso ondo harilkatu gabe, bereziki Madrilerako joan-etorria. Pertrsonaien garapenean, txukun aritu da Jon, baina Txarorena (Txominen emaztea(??) azpimarratuko nuke, bere garapena eta erreakzioak ez baitira, nire ustez, oso ondo garatuak. Edozein kasutan, entretenitzeaz gain, beste gauza bat lortu du Arretxek: liburua irakurri dudanetik, begirada are samur eta ulerkorragoa dut inguruan ditudan beltzekiko.

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Urtero legez, liburu bat ekarri digu Jon Arretxek. Bilboko “auzo txinatarrean” girotutako eleberri beltza da, Toure etorkin afrikarra delarik protagonista. Auzo horri buruz Arretxek duen ezagutza oso sakona da, benetako tabernen izenak ere agertzen baitira liburuan. Liburua oso azkar eta gustora irakurtzen da eta argumentua oso ondo harilkatuta dago, nahiz eta pasarte batzuk, nire ustez, soberan edo txarto burututa dauden (Enare pertsonaia edo Txominekiko arrantza saioa). Hala ere, emaitza orokorra guztiz positiboa da eta espero dut Toure pertsonaia berriro agertzea Arretxeren liburu batean. Beraz, oso gomendagarria liburu hau.