Zintzoen saldoan

1

Izenburua: Zintzoen saldoan
Idazlea: Jon Alonso
Argitaletxea: Txalaparta
Urtea: 2012

Enekoitz Ramirez, Lanbas, etakide ohia, preso ohia, arte salerosle ohia eta lapurra orain, taldetxo batekin euskal jatetxerik onenetan lapurretan ari da. Baina negozioa zeharo okertuko da norbaitek euskal sukaldaritzaren etorkizuna den Kepa Pedrotegi sukaldaria hiltzen duenean. Gau horretan Pedrotegiren jatetxean afaldu zuen Enekoitzi egotziko diote hilketa eta, salaketa horretaz libratzeko bidean, abokatu, sukaldaritza kritiko, polizia eta bestelako jendilajearekin nahastuko da. baina, haren zoritxarrerako, oraingoan zintzoen aldean.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Suspentseko liburu bat aurkeztu digu Jon Alonsok Euskal Herrian eta Mexikon girotuta. Azkar eta erraz irakurtzen da, baina zer edo zer faltan nabaritu dut liburuan, ez bainau guztiz harrapatu. Hala ere, ez da izan damutzeko modukoa irakurri izana. Zintzoei eta gaiztoei buruzko “tesina” txiki bat ere bada liburua, gaiztoa dena zintzo bihurtzen baita bapatean eta etsaiak direnak adiskideak bilakatzen baitira jarraian. Amaiera ezin dut esan ustekabea izan denik, baina bai eleberri beltzarentzako duina, behintzat. Beraz, gomendagarria da Jon Alonsoren liburu hau, nahiz eta, nire ustez, borobila ez izan.