Ez dago etxean

1

Izenburua: Ez dago etxean
Idazlea: Jokin Urain
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2010

Ez dago etxean kartzelako euskal literaturaren ibilbide orri bat da. Idazle presoen eta preso idazleen lanen berri zehatza dakar, hala adlzikarietan nola genero guztietako liburuetan argitara emandakoaren entziklopedia txiki bat.
Ez dago etxean euskal presoen ihesaldien krokisa da: ihes ongi burutuena, ihes zapuztuena eta ihesaldi amestuen mapa. XX. eta XXI. mendeotako ihes saioen kontaduria bizia egin du Jokin Urainek, han eta hemen bildutako testigantzak kontaera gihartsuz jasota.
Ez dago etxean Urainen kartzelaldiko kroniken eta hausnarketen atlas eguneratua da. Idazleak La Moraleja espetxetik (Palencia-Espainia) zorrotz so egiten dio munduari. Gogoeta ahalmena lagun, jendartearen erradiografia gardenik ez da falta. Idazlea preso dago baina ez mundutik lekora, munduaren muinean baizik.
Ez dago etxean ez da metafora ederra soilik, beste ezer baino askatasun ariketa da. Dena da benetakoa liburu honetan: kontatzen diren gertaerak, sakonera doazen gogoetak eta egiten diren ametsak… batez ere ametsak. Presoa ez dago etxean, iheslariak bere baitan daramatza hustu beharreko lekuak, tokiak, jendea. Garai zailetarako etxe bat da literatura.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Getxo 50.1 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Getxo 50.1
Getxo 50.1

Aurretik Errotarria irakurrita neukan. Asko gustatu zitzaidan.

Errepaso sakona egiten dio Jokin Urainek kartzelako literaturari. Ihesaldiei, kartzelan idatzitako bertso, poesia, zein nobelei.
Arrotz egiten zaigun mundura hurbiltzen gaitu, ezagutu bako literaturara. Garrantziarik ematen ez zaion literaturari, presoek idatzita egonagatik, askok mespresatzen dutena.
Lan ederra, polita eta hausnarketarako bidea ematen duena.