Antzararen bidea

4

Izenburua: Antzararen bidea
Idazlea: Jokin Muñoz
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2007

Beterriko Liburua Ohorezko Literatur Aipamena 2007

Eli (edo Lisa) naufrago bat da. Nola edo hala iraun ahal izan du bere nora ezean, bat-bateko eztanda batek seme bakarra, Igor, lapurtu dion arte. Latza zaio bakardadea, baina are latzagoa ez jakitea. Nor ote zen Igor? Zerk eraman zuen Salouko apartamentu hartara, hamaika puskatan xehe-xehe eginda gorpu geratzera? Gertaera horretatik ihesi, bizitzak aurrera jarraitzen duelako, eta lan egin beharra dagoelako biziko bada, agure bat zaintzen hasi da. Agureak sekretu bat gordetzen du, ordea, eta sekretu horren peskizan semearen iragana berregin usteko du puskatik puskara, bera bezalako beste naufrago bat, Gigi, lagun duelarik. Intentsitate handiko eleberri honetan garrantzi berezia dute pertsonaiek. Izan ere, naufrago galeria hunkigarria ere bada liburua; hogei urteko naufragoak, berrogei urtekoak, baita laurogeita hamarrekoren bat ere ageri da. Marinelak dira, marinelak lehorrean.

4
Iruzkina idatzi

avatar
4 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
4 Comment authors
Galdakao 55.1Urnieta 49.2Ordizia 72.1Ibarra 44.1 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Urnieta 49.2
Urnieta 49.2

Bizia lo bere eleberri sarituan Muñozek kontakera propioa bazuela argi eta garbi azaldu zigun, modu onean azaldu ere, baina ni ez ninduen aurretik uste bezain beste harrapatu. Antzararen bidearekin, berriz, oso erritmo doitukonarrazioa egin duela iruditzen zait, eta azaltzen dituen bi istorioek gaiarieta trajediari dagokienez azaltzen duten paralelotasuna oso ongi uztartutadagoela. Hasieran, bi istorioak antzeman ditudanean beldurrak aidean hartunau; adios! pentsatu dut. Baina ez, elkarrekin trebe ahokatu ditu etadenboran diktadurak elkarrengandik aldenduriko herri honen bi zantzuhistoriko jakinen aurrean jarri gaitu, non, besteak beste, gizartean nagusiden ordena irauli nahian gazteen borrokaren bi aldaera azaltzen dituen. Ederra Muñozen obra.

Galdakao 55.1
Galdakao 55.1

Jokin Muñozek maisuki nahasten ditu lehen begiradan itxura desberdina ematen duten istorioak. Gainera, lehen orrietan agertzen den antzararen pasadizoak ondo islatzen du eleberri honen mamia. Azken orrietan agureak “Ni ere bertan hil ninduten” esaten duenean ulertzen duzu pasadizo hori eta eleberriaren gakoa. Gerra Zibilaren garaian Nafarroako Hegoaldean kokatua bat –ez ahaztu Jokin Muñoz Nafarroako Hegoaldean jaio zela, Ebro ibaiaren ertzean- eta mende honetako bestea, Donostian, bi istorioak loturik agertzen dira pertsonaiei esker. Jesus agurea eta Lisa, Igorren ama. Iragana eta orainaldia. Eta haien artean Gigi berritsuaren iruzkin eta laguntasun irmoa. Bilbeak erakartzen zaitu eta ezin duzu itxaron amaitu arte. Errespetu… Gehiago irakurri

Ordizia 72.1
Ordizia 72.1

Aurten irakurri dudan liburu interesgarriena izan da, dudarik gabe. Euskara zuzen, eder eta ulergarria darabil idazleak eta intrigari eutsiz bi istorio hunkigarri uztartu ditu, bi Euskal Herri, bi garai. Liburua mesanotxean utzi ezinik irakurri dut nobela, Dioni edo Igor bera bezain ekintzaile. Lekuen nahiz pertsonaien deskribapena zehatza bezain aberatsa iruditu zait eta oso iradokorra. Itsasoaren hezea eta Bardeen lehorra ezin hobeto islatu ditu idazleak. Jesusen eta Lisaren ezinegona, ahantzi ezina, ere bai. Agian, txikikeriak izango dira, baina bi kezkatxo izan ditut irakurtzean; batetik, hainbeste zigarro eta hainbeste edari beharrezkoak ote ziren. Bestetik, bi pertsonaiak fisikoki nolabait lotuko zituen zerbait egongo… Gehiago irakurri

Ibarra 44.1
Ibarra 44.1

Eleberria gogorra da eta duen intriga puntuak barneratzen zaitu hasieratik bukaeraraino. Liburu guztiz gomendagarria.