Ordu bietan frontoian

5

Izenburua: Ordu bietan Frontoian
Idazlea: Jokin Ansorena
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2010

Ordu bietan Frontoian ez da gustu txarreko nobela zatarra. Edozein erakundek nahiz Sorkundek homologatzeko moduko istoriotxoen batuketak ekarritako Istorioa da. G puntutik daukan ia bakarra egilearen izaera Gipuzkoarra eta Gastronomiaren presentzia dira. Hurbilago da M puntuaren misteriotik, Maitasun istorioez beterik baitator: Teresa eta Andres, Daniela eta Mario, Raimundo eta Manuela, Magdalena eta Anizeto, Satis eta Bilboko Atletik… Neurologoek erabateko esplikazio zientifikoa ematen diguten artean literaturan aurkitu behar zer den hainbeste lan ematen digun “maitasuna” delako hori. Nobelatxo honek lagunduko ahal du misterioa argitzen. Maitasun istorioak, ia sugetzarraren neurrirainokoak, ez, ordea, Venezuela edo Kolonbian… edo Arraldeko platoetan, Bedaiopen baizik, Bedaioen azpian alegia, Roberto sukaldari maisuaren eskuek maneatuta.

5
Iruzkina idatzi

avatar
5 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
5 Comment authors
Aitor PerezUrnieta 49.2Alegia 41.1Amasa-Villabona 1.1Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Aitor Perez
Aitor Perez

Zoriona ordu bietan
Liburuak irakurlea harrapatzeko ahalmena dauka. Kulturaren trasmisioa egiteko duen efektibitatea, lekukotza baten berri ematea edo maitasunaren gaia azalkeriarik gabe jorratzea aipatuko nituzke bere merituen artean. Ordea, zati batzuk astun xamarrak izan litezke; liburua oraindik hobea izateko gehiago lantzea merezi zuen.

Urnieta 49.2
Urnieta 49.2

Ansorenak narrazio terapeutikoa egin duelakoan nago, oso ongi egin ere. Jakinminez hartu nuen liburu, Ansorenak zer eskain ziezagukee, eta oso gogoko egin zait literatur baliabideetan aparteko narraziorik egin ez badu ere, mataza oso kitzikagarria harilkatu du, aztarna edo arrastoauzten duen horietakoa. Akta txertatu izana mundiala izan da!, errealitateak ohi duen egoskorkeriaz fikzioa erraz gainditzen duen arren. Istorio paraleloak ondo txirikordatu ditu eta neurriko kontakizuna egin du, bai luzeraz baita doinuan ere. Barrea eta irribarrea tartekatuz irakurtzeko lana. Datorrela hurrena!

Alegia 41.1
Alegia 41.1

Ingurua ezaguna dudalako edo, gustura irakurri dut. Idazleak bi istorioei buruzko interesa mantentzea lortu du. Atsegina eta irakurterraza.

Amasa-Villabona 1.1
Amasa-Villabona 1.1

Eleberri luzea atera bazaio ere, oso erraz eta bizkor irakurri dut. Hala ere, uste dut agian hobeto geratuko zitzaiola egileari bospasei ipuin kontatu izan balitu, eleberri luze baten ordez. Dena dela liburu interesgarria iruditu zait eta maitasuna ardatz duten istorioak erakargarriak gertatu zaizkit. Bedaiopen, hau da Tolosan, gertatzen dira istorioak, udaletxeko kultur munduan. Narratzailea kultur teknikaria da, ezkongabea eta bera ere maitasunaren sareetan erortzen dena. Bestalde, hain bikain irudikatzen du, ezin aipatzeke laga Kulturako zinegotzi gorazalea, Satis deritzona. Ez dira ironia eta umorea falta, horren lekuko, Kulturako Batzordearen bilerako akta, barrez lehertzeko modukoa. Ez dut horrelako akta ironikorik inoiz irakurri.… Gehiago irakurri

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Bere lehen eleberria ekarri berri digu Jokin Ansorenak eta oso liburu ona dela esan behar da. Pixka bat luzea atera zaio baina Daniela eta Nicolasen arteko istorioa izan ezik (luzeegia eta xehetasun gehiegirekin), beste guztia oso interesgarria iruditu zait. Izan ere, zenbait istorio tartekatzen dira eta oso ondo harilkatu du argumentua egileak. Pertsonaiak ere oso ondo landu ditu Ansorenak, eta bat nabarmentzekotan, Satis zinegotzia aipatzea derrigorrezkoa da, jeniala baita. Beraz, guztiz gomendagarria da liburu hau eta Ansorenaren bigarrenaren zain geratzen gara.