Piztiarioak

1

Izenburua: Piztiarioak
Idazlea: Jesus Mari Olaizola ‘Txiliku’
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2012

Erdi Aroan piztiarioak izen eta ospe handiko liburuak izan ziren Europa guztian. Eta antzinako garai ilun haietatik erantsita dakarte xarma berezia. Piztiarioek animalien izaeraz eta haien ohiturez jarduten dute, funtsean. Baina ez dira deskripzio hutsa eta hotza, gaur egungo taxonomiak egingo lukeen moduan. Piztiarioetan, izaki bakoitzaren deskripzioaz gain, haren gainean ezagutzen ziren sineskeriak zetozen idatzita eta, izakiaren portaera oinarri hartuta, egin zitezkeen adierazpen moralak.
Liburu honetan berrogeita hamalau piztia daude, bi alfabeto osori lotuak. Lehenengo alfabetoko hogeita zazpiak irudimenak sortutako animaliak dira, antzinako piztiarioetatik eta fantasiazko liburuetatik ekarritakoak. Bigarren alfabetoko beste hogeita zazpiak benetako animaliak dira, naturaren arauetara eta eboluzioaren bidera lerrotuak. Esan nahi da arraroak direla, baina benetakoak.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Liburu berezia Txilikuk ekarri berri diguna. Bi zati ditu, nahiz eta biak nahastuta egon: pizti mitologiko batzuen zerrenda bat eta benetako pizti batzuen beste zerrenda bat. Benetako piztiak oso ezezagunak dira, niretzat behintzat, eta gehienak zomorroak edo zizareak dira. Animalia handiak ez izateagatik, beharbada, oso aspergarria iruditu zait liburua eta, beraz, asko kostatu zait amaitzea, liburua hartzeko gogo handirik ez nuelako. Onartu behar da Txilikuk dokumentazioko lan eskerga egin duela liburu hau prestatzeko, baina ez dut uste merezi duen ordaina jasoko duenik.

Beraz, gomendagarria zoologoentzat edo entomologoentzat bakarrik. Ez dut uste arrakasta handirik izango duenik literaturzaleen artean.