Zaldun beltzak

1
Izenburua: Zaldun beltzak
Idazlea: Jesus Mari Olaizola ‘Txiliku’
Ilustratzailea: Eider Eibar
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2008

Maider sarri haserretzen da Jokin Galtxagorrirekin, baina haren beharra dauka. Nork kontatuko dio bestela zaldun beltzen kondaira interesgarria luze eta zabal? Izan ere, kondaira horrek, entzun ahala, entzuteko gogo gehiago sortzen baitu. Meer-Mari printzesa da istorio erakargarri honen protagonista ausarta.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Oñati 45.1 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Oñati 45.1
Oñati 45.1

Gaztetxoentzat zuzenduriko liburua da; hamar urtetik gorakoentzat. Bertan, Galtzagorri, mitologiako pertsonaitxoa, alfer batek bere ugazaba den Maiderri antzinako kondaira bat azaltzen dio. Kondaira hau Bizkaiko kostaldean kokatuta dago eta printzesa desberdin bat du protagonista. Printzesaren arerioa ondoko erreinu bateko printzea da. Normalean liburuetan emakumezko eta gizonezkoek daukaten roletatik at gelditzen da narrazio hau. Pedagogikoki zuzena den liburu baten aurrean gaude. Neska eta mutilen arteko berdintasunaz jarduten da; Euskal Herriko mitologiaren ikuspuntu berritu bat du eta hain bertokoa dugun ahozko literaturaz baliatzen da idazlea.