Garabi suizidaren amodioak

2

Izenburua: Garabi suizidaren amodioak
Idazlea: Jeremias Erro
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2011

Jon Konda ezkondu berria da Parisen ezagutu zuen Errusiako opera-kantari ospetsu batekin, eta Iruñeko La Perla hotelean hartu dute ostatu lehendabiziko gau hori pasatzeko. Bat-batean, maitasunezko ohatzetik jaikiarazten dute, suizida bat Iruñeko Gaztelu Plazako aparkalekua eraikitzeko paratu duten garabira igo baita. Suizidak joko literario makabro bat proposatzen dio Jon Kondari. Poema batzuk irakurriko dizkio eta norenak ote diren asmatu ezean, bere buruaz beste eginen du suizidak. Jon Kondak gaua luzatu gura izango du, Sherezade suizidari ziria sartu nahian. Inprobisatu beharra dauka, garabitik hirira begira. Suizida liburuzain ikasia da eta Jon Kondaren marro kaskarrak harrapatzen ditu, 1992ko Nafarroako Vianako Printze sarirako hautagaia izan baitzen. Winston Churchillek esan zuenez, askotan egia hamaika gezurrekin ezkutatu beharrekoa da.

2
Iruzkina idatzi

avatar
2 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
2 Comment authors
Gasteiz 9.5Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Gasteiz 9.5
Gasteiz 9.5

Oso liburu orijinala idatzi du Jeremias Errok. Hasieran kostatzen da irakurtzea, ez duelako eleberria ematen, ipuina baizik, baina istorioa aurrera joan ahala, hobeto ulertzen da argudioa eta egilearen asmoa. Nik bi alditan zatituko nuke liburua: lehenengoa da protagonista garabira igotzen denean suizida salbatzera. Zati hau aitzakia ederra da Errorentzat olerkiko maitasuna adierazteko. Joko poetikoa asmatzen du emakumeak bere xedea bertan behera utz dezan; hiru poema errezitatzen ditu eta protagonistak igarri behar du olerkiak norenak diren. Olerkiak Atxagarenak, FranÁois Villonenak eta Stevenenak dira, alajaina! Poesia gustatzen zaigunontzat plazer bat da olerki hauek berriro irakurtzea. Bigarren zatian FranÁois Villonen eta Etxepareren arteko… Gehiago irakurri

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Liburu arraro eta ezohiko batekin agertu da Jeremias Erro euskal literaturan. Haria harrapatzea kostatzen da, baita hori ez galtzea ere. Ipuinak edo istoriak trumilka agertzen dira, batzutan inolako bereizketarik gabe, eta ez zait gustatu sistematizazio hori. Nahiz eta asmoa ona izan, uste dut Errok porrot egin duela liburua horrela antolatzean eta nik, behintzat, ez dut gozatu irakurtzean. Beraz, ezin dut gomendatu liburu hau, eta esperoan geratzen naiz ea Erro berragertzen den beste liburu batekin, berari buruzko iritzi osoa izateko.