Weylerren itzala

1

Izenburua: Weylerren itzala
Idazlea: J.E. Urrutia Capeau
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2012

Tenerifeko markes Valeriano Weyler y Nicolaú, besteak beste, Kubako kapitain orokor izan zen -1896-1898-; tarte horretan ezin ahantzizko egin zen kubatarrentzat. Egun ere, Weyler aipatu eta, honakoa galde egiten dute: -Weyler eta nicolau, ez dea?- independentzia gerlak zinez present baitituzte kubatarrek.
Beste balentria batzuez landa, Weylerrek inmortal bilakatuko zuen egitatea burutu zuen: bera da historian lehena Bilketa Barrutiak antolatzen. Roig de Listering historiagileak honakoa utzi zuen izkiriaturik: “Saguako auzapeza joan zitzaion Weylerri laguntza galde egitera, herrian gosez hiltzen ari zirela “biribilduak”. -Gosez hiltzen ari direla diok? -ihardetsi bide zion Weylerrek- horretarako bildu ditiat, gosez hiltzeko!”.
Egungo historiagileek uste dute 40.000 bat kubatar hil zela Weylerren birbilketa hartan, halere, bada uste duenik 60.000 izan zitezkeela. Hain politika bortitza non, Máximo Gómezen erranetan, Weyler bera izan baitzen Kubako independentziaren alde gehien egin zuena; bada, botere koloniala zer den klar erakutsi baitzien kubatarrei eta beren deliberoan sustatu zituen.
Halaber, zenbat soldadu espainol ez zen nehoiz bihurtu? Eta, bihurtuagatik ere, zenbat bere osoan eta osagarrian? Historiagile Cecilia Arozarenak Matanzas probintziako artxiboetan, soldadu hilen artean 1741 euskaldun deitura bildu ditu -gehienak goragable beltzak eta malariak akabatuak bada, soilki probintzia batean!

Bihoa liburutto hau tiranoa eta haren biktimak oroitzearen aldera.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Liburu interesgarria Urrutia Capeauren azkena. Narrazio batzuez osatuta dago, denak Kubako independentziaren gerraren inguruan. Hizkera, Capeuarengan ohikoa denez, zaila da Hegoaldeko batentzat, eta horrek eragozten du gehiago gozatzea liburu honekin. Dena den, idazle honen liburu onena dela esan daiteke, zalantzarik gabe. Beraz, gomendagarria liburu hau.