Eskularru beltzak – Ikasbidaia

1

Izenburua: Eskularru beltzak – Ikasbidaia
Idazlea: Jasone Osoro
Ilustratzailea: Joseba Larretxe ‘Josevisky’
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2018

Institutuan ikasbidaia prestatzen ari diren garaian, Beire, Kar eta Lete nahiz Baba, Linda eta Beyonceren bizitzek hankaz gora jarrita dirudite. Euren arteko harremanak aldatzen ari dira eta guztiak daude beren egoera berrietan endredatuta: Beyonce urduri dago telesailaren grabaketarekin, Karrek nahikoa lan du etxeko azken gertakariek ekarri dituzten ondorioetara ohitzen, Beire bakarrik sentitzen da Lete eta Babaren sekretua jakin ostean eta Lindak, beste behin, berak bilatu gabeko protagonismoa kudeatzen ikasi beharko du. Maltara egingo duten bidaian gauzak are gehiago nahastuko dira, eta itzultzean, ezbehar batek, boxeo-borrokaldi batean bezala, guztiak kao utziko ditu.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Axun Orbegozo Senperena Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Axun Orbegozo Senperena
Axun Orbegozo Senperena

Bestelako liburua izango zelakoan hartu nuen, baina aho gustu ona utzi didala esan beharra daukat. Nire ustez oso ondo islatzen ditu adin horretako gazteengan sortzen diren gorabeherak. Arlo ezberdinka ukitzen ditu: lagunartea, gurasoekiko harremanak, maitasun istorioak, nolabaiteko traizioak, ardurak…. Bereiziki gustatu zait idealizatuta izaten diren guraso eredugarri horien egoera alda daitekela nabarmentzeak sortzen duen ezinegon eta tristura azaltzeko era (Karren kasuan) gurasoengandik espero edo behar den babes hori nahi adina ez jasotzeak sortzen duen tristura (Beireren kasuan) nahiz eta gurasoen ustez beraien seme-alabek heldutasuna lortzeko biderik egokiena hori dela pentsatu, zure gogokoa den persona bere identitatearen bila dabilela onartu behar… Gehiago irakurri