Ezekiel nora ezean

4

Izenburua: Ezekiel nora ezean
Idazlea: Jasone Osoro
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2012

Ezekielek 15 urte ditu, lagunarte jator bat, neska-lagun moduko bat… Bizitza zoriontsu hori aldatu egingo da, ordea, inoiz ikusi ez duen aita bat-batean agertzen denean: ezagutu nahi luke, batetik, baina baita alde egin izana aurpegiratu ere. Horrez gain, beste hainbat arazo ditu mutilak: arrebarekin eta amarekin dituen eztabaidak, lagunekiko gorabeherak, gustuko bi neskaren artean sentitzen dituen zalantzak.

Iruzkina idatzi

4 Iruzkin Honi buruz "Ezekiel nora ezean"

Harpidetu
avatar
Honen arabera ordenatuta:   Berriena | Zaharrena
piii

Nire ustez, Jasone osoro oso idazle ona da, baina ez zait Ezekielen azken liburua asko gustatu. Edonola ere, aupa Jasone Osoro.

Gica

Guri asko gustatu zaigu. Nire ustez ez da oso idazle ona baina aupa Jasone Osoro!

saioa manterola
Koadrilaren arteko adiskidetasuna nolakoa den erakusten du. Liburuaren protagonista Ezekiel da baina lagunek Ros deitzen diote, eta Leon, Etxe eta Olarekin koadrila bat dute. Beraien artean apustu bat egiten dute, ea zeinek ematen dion muxu bat ezpainetan neska bati. Baina apustu horrek problema batzuk ekartzen ditu. Batzuen sekretuak jakin, ezustekoak hartu, jeloskortasuna, amodioak, gatazkak… Liburuan zenbait hitz potolo agertzen dira baina gehiena “ostia” da. Oso liluragarri eta arin irakurtzen den liburu bat da, batez ere, gaztea baldin bazara. Irribarreak, ezustekoak eta intrigarekin uzten zaituzten liburuak gustuko badituzu zuretzat aproposa da. Kapituluka banaturik dago. Ezekiel, jatorra eta eskuzabala da, bestei laguntzeko… Gehiago irakurri
Iker Uribarri

Ezekielen bi liburuak asko guztatu zaizkit.
Animo eta ia hurrengo liburua laster ateratzen duzun!

wpDiscuz