Bi marra arrosa

3

Izenburua: Bi marra arrosa
Idazlea: Jasone Osoro
Argitaletxea: Txalaparta
Urtea: 2009

Haurdun-testean bi marra arrosek haurdun zaudela konfirmatzen dizutenetik, bizitza iraultzen dizun mendi errusiarrean sartzen zara. Gehiegizko informazioak kezkatu egiten zaitu, zure barruan hazten ari den haurrak denetik eragiten dizu: poza, beldurra, dudak, ilusioa, galderak… Hormonen gorabeherek egun batean munduko emakumerik ederrena eta indartsuena sentiarazten zaituzten bezala, hurrengoan txiki-txiki ikusten duzu zure burua ispiluan. Alaba izatetik ama izatera pasatzen zara eta badirudi hori helduen mundurako sarrera dela. Ezbairik gabe, amatasuna bizitza aldatzen duen esperientzia berdingabea da. Jasone Osorok, bere bizipenen bidez, ama guztiek bizi duten emozio-eztanda hori era hunkigarrian bildu du bere lehen haurdunaldiaren kronikatik abiatu duen kontakizun xamur honetan.

3
Iruzkina idatzi

avatar
3 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
3 Comment authors
Donostia 47.3Azpeitia 77.5Lesaka 30.1 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Azpeitia 77.5
Azpeitia 77.5

Irakaslea naiz eta liburu hau ikasle batek utzi zidan irakurtzeko, biok dugun irakurzaletasunari buruz hizketan ari ginen batean. Eleberria zela ustean hasi nintzen irakurtzen Jasoneren liburu-kronika hau, eta tamalez ez zait batere gustatu, agian irakurri bitartean haurdun egonik lagun zaitzake, baina neuri ez dit batere zirrara berezirik sortu, nahiz eta neu ere ama naizen.Egia da liburuan agertzen diren emozio eta sentipenak oso benetakotzat har daitezkeela, zer idazlearen esperientzia agertzen baita.Haurdun dagoen edo laburrean ama izan behar duen norbaiti aholkatuko nioke. Bestetik , azken kapitulu edo zatiari ez diot inolako zentzurik aurkitzen, gizon baten ahotsetik kontatua, zer ote da? Liburu osoan… Gehiago irakurri

Lesaka 30.1
Lesaka 30.1

Aspalditxo batean jarri nintzen Jasone Osororena irakurtzen. Kontakizun laburra bada ere, utzi egin nuen. Reverteren zutabe baten antza hartu nion, genioz idatzia, baina hemen geniorik gabe. Orain berriro hartu dut, eta sentsazio berdina: biki/haurdun/aldia baten kronika. Bi marra arrosa. Marra bat: gazi. Beste marra: gozo…Eta bien artean, tarte haundiak: geza. (Agian, seguraski, doike, neuk bizi izan banu, besterik sentitu izanen nuen. Baina, bakoitzak bere esperientziatik bizi eta ez-bizi ohi ditu gauzak).

Donostia 47.3
Donostia 47.3

Goizean liburua erosi, egun bakarrean irakurri, eta haurdunaldiaz esaten dituenak behar besteko patxadaz asimilatzeko astirik gabe egindako iruzkina ari naiz idazten. Liburua dezente gustatu zait. Jakina, gizonok ezin izango dugu inondik ere bere osoan konprenitu emakume batek zer sentitzen duen 40 aste horietan. Baina niri behintzat emazteak sentitu zuena hobeto ulertzen lagundu dit, eta ez da gutxi. Badu, halere, liburu honek zerbait faltan, umea jaio ondorengo egunak, erditze-ostekoa edo postpartoa. Gogoan dut, gure bigarren haurñoa jaio baino lehen, emaztea nola joan zen anbulategira haurdunaldia prestatzeko bilera horietara, eta emaginak galdetu zuenean “umea jaioko da egunen batean, baina zein da egun… Gehiago irakurri