Ezekiel

11

Izenburua: Ezekiel
Idazlea: Jasone Osoro
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2009

Ezekielek hamalau urte ditu. Etxean amarekin eta arrebarekin bizi da, emakumez inguratuta. Aitak etxetik alde egin zuen, eta ez du hartaz oroitzapen askorik. Hamalau urteko mutil gehienek bezala, bizitza bi partetan banatuta dauka; batetik etxeko istiluak daude, eta bestetik kanpoko giroa: eskola, lagunak, koadrilaren lokala eta… neskak. Neskek buruhausteak ematen dizkiote, etxe barruan eta kanpoan. Ezekielen koadrilako inork oraindik ez dio musurik eman neska bati. Eta denak amorratzen daude. Izan ere, abentura handia da lehenengo musua ematea.

Iruzkina idatzi

11 Iruzkin Honi buruz "Ezekiel"

Harpidetu
avatar
Honen arabera ordenatuta:   Berriena | Zaharrena
Vegetta777

Oso ona, bikaina, paregabea.

Gica

Oso polita da liburua zuek esaten duzuen moduan, baina pixka bat motza.

pepa

Oso polita da liburua. Gomendatzen dizuet irakurtzea

porrota

Asko gustatu zait. Aupa JASONE OSORO

Gica

Oso ona. Beste jende batzuei irakurtzea gomendatuko nieke.

paquito el blanquito

ondo dago

paquito el blanquito

bueno ez dago txarto

Irati De Torres
Eleberri honek lau lagunek osaturiko talde bati gertatutako abenturak eta liskarrak kontatzen ditu. Lehenengo pertsonan idatzita dago, hau da, protagonistak berak kontatzen du istorioa. Oso azkar eta arin irakurtzen denez, baita interesgarria denez bederatzi bat ematen diot, oso era polit eta atseginean idatzita dago. Protagonista Ezekiel da, hau ez da oso ausarta baino badaki bere kabuz defendatzen eta behar duenean badaki bere jenio bizia ateratzen. Ezekielek beste hiru lagun dauzka Leon ausart eta lotsagabea den mutil koxkorra, Etxe oso isila den mutil adoretsua eta azkenik, Ola beldurrik eta lotsarik ez duen azken nerabea. Eleberri honetan mutilak lokalean daudela arazo bat… Gehiago irakurri
Alaitz Azpillaga Ormazabal
14 urteko mutiko nerabe baten bizitza kontatzen du, bertan, bere gertaerak, lagunen haserrealdiak, neska laguna bilatzea, lagunarteko apustuak, apustuen erruz sortutako arazoak… 14 urteko nerabe horrek Ezekiel du izena eta hiru lagun ditu. Lagun baten eta Ezekielen sekretu bat argitzen da eta beraz, lagunak haserretu egiten dira. Zer gertatuko ote da? Lagunak lortuko al dute berriz lagun izatea? Pasako al zaie haserrea? Liburu hau ez da batere astuna, oso erakargarria da, batez ere nerabeentzat. Segituan barneratzen zara liburuan eta zuk biziko bazenu bezala disfrutatzen duzu, uneoro, irakurtzen duzun hitz bakoitza. Protagonista, gainera, interesgarria da, lagunekin ibiltzen da eta familia berezi… Gehiago irakurri
Ane Estevez Garcia
Ezekiel izeneko 14 urteko nerabe baten historia kontatzen du. Bere ama eta arrebarekin bizi da. Ezekiel eta bere koadrilako mutilak irrikan daude neskaren bati muxu emateko, zeren oraindik ez diote inori eman. Beraien artean apustu bat egin dute ea nork ematen dion muxu neska bati lehenengo. Apustu horrek, koadrilan istilu eta arazo ugari ekarri ditu. Ezekielen izateko era asko gustatu zait, arduratsua… Olaren izateko era, aldiz, ez zait batere gustatu, zeren historia guztietan sartuta baitago, gehien bat neskekin. Bukatzeko nire balorazioa eman nahi nuke. Liburua asko gustatu zait, ondo ilustratuta baitago, eta hitz egiteko era ere asko gustatu zait. Eguneroko… Gehiago irakurri
Nagore Alonso Goikoetxea
Liburu honetako protagonista, Ezekiel izeneko 14 urteko gazte bat da. Ama eta 16 urteko arreba Mariarekin bizi da; bere aita orain dela asko joan baitzen etxetik, eta geroztik, ez dute bere berri. Ezekiel, bi emakumerekin bizi da, beraz, nolabait, arroxa kolorez josia hazi da. Arrazoi horrengaitik, “Ros” ezizenez deitzen dute senide eta lagunek. Ahotsa aldatu, eta bibotea hazi zaiio. Beraz, komunera joan, eta “Gilette Venuss Passion” batekin mozten du bibotea. Ezekielen lagunak, Leon, Ola, eta Etxe dira. Lokal bat dute denen artean. kuadrillako inork oraindik ez dio musu eman neska bati! Beraz, apustu bat egin dute, ea zeinek ematen dion… Gehiago irakurri
wpDiscuz