Ni, Vera

5

Izenburua: Ni, Vera
Idazlea: Itxaso Martin
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2012

“Kontrolik gabeko garrasi, oihu, orro eta konbultsioak erraietatik aterako zaizkizun beldur zara. Preso dagoen animaliak, giltzapean sartu duen horretatik libratzeko egiten dituen mugimendu histerikoak egiten hasiko ote zaren izu. Barruan daudela badakizu. Sentitzen dituzu. Ikusi ditzakezu. Hain gertu eta hain zure sentitzen dituzu, ez dakizu eutsi ahal izango diezun. Zure haragi eta hezur dira eurak ere”.
Erotzeko zorian sentitzen da Martina, zer gertatzen zaion ez dakiela. Nahiz eta mutilak lagundu, nahiz eta -ahalegin handi bat eginda- psikologoarengana joan, amildegiaren ertzetik gero eta gertuago dago, eta zuloak bertara erakartzen duela nabari du.

5
Iruzkina idatzi

avatar
5 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
4 Comment authors
Larraul 39.1RakelLas KarrerasBilbo 54.3Arantzazu Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Larraul 39.1
Larraul 39.1

Dar, dar, dar… oso liburu sarkorra, dardarizoa sortzen duena. Azkar batean harrapatzen zaituena, gainera. Erraietan, buruko makinak nola funtziona dezakeen argi azaltzen du. Norberak bere buruari barkatzen ez dionean eta zigor eta kulpa sentimenduak gehiegizkoak direnean, geure buruak nola funtzionatzen duen azaltzen digu. Norberaren kalterako ere zein indarrekin jokatzea irits gaitezkeen agertzen digu barru-barrutik, barne borrokari hitza jarriz. Pertsonaren psikean sartzen da eta, era berean, familiaren psikean, konpondu edota argitu gabeko arazoen transmisioan, oso joko polita eginez. Horretarako bi mundu azaltzen ditu, bi garai ezberdin, batez ere psikiatrikoa bere gordintasunean deskribatuz

Rakel
Rakel

Hasieran oso ondo adierazten ditun bere bizipenak, mutu dago, ez dio erantzuten baina oso ondo transmititzen du sentitzen duena. Interesgarria bere bi letra mota erabiltzearen kontua.

Las Karreras
Las Karreras

Oinaze gordinetatik ihes egiteko psikologoarenera joango da Martina. Bidean bururatzen atsegingo litzaiokeela jakitea, benetan, bere buruarekin zer gertatzen den. Ataka horretatik lehenbailehen irten nahi du, badirudielako eromenaren bide suntsitzaileak harrapa dezakeela. Era berean, oldozten du psikiatriko batera joan daitekeela erne ibiltzen ez bada. Beraz, arreta guztiarekin biziko da, une oro. Buruan dabilkion joera kezkagarri hori Martinak ez daki nondik datorkion, ezta bera “aukeratua” zergatik izan den ere. Azaldu diotenaren arabera, ordea, genetikan ere azalpen bat baino gehiago aurki ditzake. Hor agertuko da liburuko beste protagonista, birramama (Vera izenekoa), psikiatrikoan bahituta denbora luze egon zena. Pairatzen duen barruko bihozmin hori oso… Gehiago irakurri

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Oso liburu interesgarri eta desberdina ekarri digu Itxaso Martinek. Izan ere, Itxasoren lehen liburua da hau eta idazle konsagraturen baten liburua dela ematen du. Maisuki azaldu digu zer sentitzen duen Martinak, neskaren sufrimendua geurea ere badela sineztarazi arte. Veraren istorioa ere oso interesgarri eta hunkigarria izan da, nahiz eta pasarte batzuk faltan bota (non daude Martinaren aitak kontatutako bisitak?). Laburbilduz, oso liburu gomendagarria “Ni, Vera” hau eta jakiteko irrikan nago ea Itxasok bere bigarren liburuan sendotzen duen lehenengo honetan hasitako bidea.

Arantzazu
Arantzazu

Liburuak bi zati nabarmen ditu, bata Martinari buruzkoa eta bestea Verari buruzkoa. Martinaren zatia maisulana iruditu zait, baina Verarena ez dela maila horretara iristen esango nuke. Dena dela, erabat liburu gomendagarria. Egile honen hurrengo liburuaren zain geratzen naiz.