Jalgi hadi plazara

2

Izenburua: Jalgi hadi plazara
Idazlea: Itxaro Borda
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2007

Irri egiteko nobela duzu Ezpeldoi detektibearen abentura berri hau, serial-killer bat eta guzti. Amaia Ezpeldoik mandatu misteriotsu bat ukan du: 80 urtetik hurbil den Iparraldeko euskaltzain apez bat aurki dezan, Gexan Hiriart jauna ez baita ageri onomastika bilkura batera Bilbora joan zenez gero. Ikerketan laguntzaile bizkorrak elkartuko zaizkio Amaiari: bere maitale Carmen idazlea, honen adiskide Estevez ertzaina, honen ezagun Zokil neska gazte armatua, eta Haizemin abeslaria, Thunderbird 666 autoan alde batetik bestera eramango dituena road-movie batena bezala. Burugabea dirudi Bilbon barrena halako talde bitxia apez zahar baten xerka jardutea, baina ez ote da zoroagoa detektibeak behingoan igarri duena? Ez da Iparraldeko euskaltzain bakar bat falta dena, lau baizik!, arrastorik utzi gabe desagertuak, Hiriart ez ezik Bergert, dÓihenart eta Labruquere ere bai. Zer demontre gertatzen ari den lehenbailehen jakin nahiko duzun arren, asmatzen zail ipiniko dizu Itxaro Bordak, itxuraz groteskoa baina aldi berean erromantikoa eta melankolikoa den nobela akzioz mukuru betean.

2
Iruzkina idatzi

avatar
2 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
2 Comment authors
Eibar 101.2Galdakao 55.1 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Eibar 101.2
Eibar 101.2

Itxaroren lanik ez nuen ezagutzen, ezta bere eleberri askotan protagonista den Amaia Ezpeldoi ikerlari pribatu amikuzarra(?) ere. Hutsune hori konpondu beharra neukan, eta udan Jalgi hadi plazara irakurri nuen, baita gustura irakurri ere. Amaiak Ezpeldoik lau euskaltzainen desagerpena ikertu behar du (euskaltzaindiko Iparraldeko lau euskaltzainena, hain zuzen ere). Bere ikerketa horretan Iparraldetik Hegoaldera joango da, Bilbon eta Araban barrena, eta bidean hainbat pertsonaje bihurri eta interesgarri aurkeztuko dizkigu: Carmen adiskide eta maitale ohia, lagun transexuala, hertzain bat,… Guzti horren ondorio izango da “Air bag” filmaren antzeko Road Movie zoro, bizi eta barregarria. Dena ez da komedia izango, horraitiok. Itxaro Bordak… Gehiago irakurri

Galdakao 55.1
Galdakao 55.1

Oso liburu interesgarria, nire ustez, autorearen bi ekarpenengatik. Alde batetik euskararekikoa eta beste batetik ikuspuntu sozialarengatik. Bordak euskalkien –Iparraldekoak bereziki- jarrera aldarrikatzen jarraitzen du. Eleberri honetan bere amaren oroitzapenean ohiz kanpoko hitz asko erabiltzen ditu. Gogoratu behar dugu, bere ama eleberri hau idazten hasi baino pixka bat lehenago hil zela, eta Bordak bere buruari galdetzen zion nola iraungo zuen bere euskalkiak egoera pertsonal berrian. Bordaren ohiko Euskaltzaindiarekiko jarrera ere nabarmentzen da, ezkorra, zerbait esateko. Ikuspuntu sozialetik, Bordaren oihuak –Jalgi Hadi Plazara- bazterreko sektore edo marjinalak ditu helburu. Jende “bakan” hori sartzen du Thunderbird 666 (piztiaren zenbakiduna) batetan. Semea eta amorante… Gehiago irakurri