Gatza

1

Izenburua: Gatza
Idazlea: Irati Jimenez
Argitaletxea: Txalaparta
Urtea: 2016

Ozeanoetan dago ugari baina baita geure negarrean ere. Deabruaren kontra balio omen du eta nerbio bulkadak transmititzeko ere bai. Himalayatik datorrena gutizia bihurtu da baina ez da batere merkea. Bere ustiapenak paisaia ezin ederragoak utzi dizkigu Euskal Herrian eta kontserbatzaile gisa izan duen garrantziak munduaren historia aldatu du. Antzina, erromatar soldaduen soldata ordaintzeko erabiltzen zuten eta egun, edozein sukaldetan aurkitu dezakegu arroka, altxor eta kontserbatzaile miragarri hau: gatza.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Donostia 47.3

Etxean badut liburu bat gaztelaniara itzulia, gatzari buruzkoa. Egileak Euskal Herriaren historia ere badu ingelesez idatzia. Gatzaren horretan, azalean, jarri zuen esaldia ere aipatzen du Irati Jimenezek gatzari eskainitako honetan, alegia gatza dela jaten den harri bakarra. Esaldi horretaz gain, harriaren inguruko hainbat kontu ere aipatzen ditu, gastronomikoak. medikuntza alorrekoak, geologiaren edo ekonomiaren ingurukoak… Adibidez, hauxe, erderazko salario hitzean gatza dagoela. Beraz, garai batean gatzak garrantzi handia zuen.

Hori batetik. Bestetik esan Irati Jimenezen liburu honek testu laburrak dituela, eta aukera ematen diola gainera irakurleari nahi duen orritik hasteko irakurtzen, eta jauzi egiteko testu batetik bestera nahieran. Irakurtzeko modu hori gaur egun asko erabiltzen da interneten, testu batetik bestera jauzi eginez hipertestuaren bidez, erleak lorez lore bezala, baina erleek ez bezala irakurleak arriskua du, nire uste apalean, liburua hasi bai baina ez bukatzekoa. Testu laburrak pilulen antzekoak dira, agian irensten errazak, baina nork bukatuko ditu guztiak?