Atsekabe zaitut

2

Izenburua: Atsekabe zaitut
Idazlea: Irati Jimenez
Argitaletxea: Txalaparta
Urtea: 2010

Demagun ez dagoela Bilbo bakarra, ezpada denontzat ikusgai dagoen Bilbo bat eta ezkutuan dagoen beste bat. Txakurrek eta katuek borroka-leku duten hiria.
Minberatarren Jauregia, Negarguraren Plaza, Tristuraren Etxea, Hiru Minen zubiak. Bilbo horretan dagoen Katu kale zatiak dira. Katu Kale ez baita leku hau edo beste hori, leku horiek guztiak dira, hiriaren distiraz haratago, hutsune mortuetan hazi direnak.
Atsekabea munduan zehar barreiatzen delako. Dutelako. Dugulako. Atsekabearen parte izan zaitezkeelako, edo zoriontasunaren parte. Baina une batean hautatu egin behar duzu. Bizitza hautatzea baita, eta hautatzea, sarri, aldatzea. Eta guztiok beldur diogu aldaketari. Zerbait berrita jaiotzeko, hil behar dugulako. Guretzat eta ondean izan ditugunentzat. Eta hilezkor izan nahi dugu. Baina, batez ere, zoriontsu.

Subscribe
Notify of
guest

2 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Irun 67.1

Tristea, iluna baina erakargarria. Irudiek doinu triste eta ilun horretan laguntzen dute, oso ondo lotuta daude irudia eta narrazioa. Bada esaldi bat: “Poza tximista baino ez da… Dardara. Iraunarazi nahi bada, argazkiekin momifikatu behar da. Pozak ezin du iraun, badakizu”. Esaldi horrek oso ondo laburbiltzen du liburua; badaude momentu alaiak baina segituan zapuzten dira.

Bilbo 54.3

Liburu benetan arraroa Irati Jimenezek ekarri berri diguna. Kostatu zait hariari jarraitzea eta ez dakit guztiz lortu dudan. Batzuetan interesa galdu dut. Marrazkiak oso politak dira, baina nik nahiago ditut betiko liburuak eta ez marrazkidunak, azken finean, marrazkiek liburua garestitzen baitute eta hau literatura da, batez ere. Beraz, Nora ez dakizun hori maisulana egin eta gero, liburu hau idazle onenei beti baimentzen zaien esperimentutzat jotzen dut, eta espero dut Irati beste maisulan batekin berriro agertzea.