Andraizea

2

Izenburua: Andraizea
Idazlea: Irati Goikoetxea
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2014

Haizea nora, burua hara. Haizeak nondik jotzen duen, hara joaten zaigu sarri burua. Nora doanik gabe gehienetan, mahai gainean oharrik utzi gabe. Izan daiteke lepo gainean egoteaz aspertu delako; izan daiteke lepoaz haragoko lurretan zer dagoen jakiteko irrikagatik. Gozoa da buruari joaten uztea, burua joan zaigula besteei sinetsaraztea, geure erokeria propioaren protagonista komiko bihurtzea. Dramari adarra jotzea. Eta barre egitea; joandako buruaz, eta lepo gainean irudimenak hutsuneari emandako zaplaztekoez. Gozoa da ni ez naizen hori izatera jolastea, nireak ez diren galtzetan ipurdia sartzea, uste dudanaren, dakidanaren eta jakin nahi ez dudanaren artean oreka galtzea. Gozoa da aspertu nahi izatea, parekoa begiz jatea, izara-arteko pixoihalak mamu bihurtzea.
Gozoa da sinesten ez duzun hura sinetsaraztea. Eta gozoa da kontatzea, barka zenbatzea; bizitza kontatu bai, baina, bizitza ere zenbatu daitekeela ziurtatzea, bihotz erdika bihotz erdika. Dena ziurtatzea, ezer sinetsi ez arren.

2
Iruzkina idatzi

avatar
2 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
2 Comment authors
Bilbo 54.3Ane Garcia Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Irati Goikoetxearen lehenengo liburua irakurri berri dut eta esan behar dut ez zaidala batere gustatu. Hamalau ipuin ditu liburuak eta horietatik ez nuke bat ere ez salbatuko. Nire iritzi apalean, gehienek ez dute ez hanka ez bururik, eta izugarri aspertu naiz horiek irakurtzen. Eskerrak ipuinak laburrak eta elkarrizketez beteak diren, bestela ezin izango nukeen liburua amaitu. Lehenengo liburua denez, hurrengoa hobea izango den itxaropena izan behar dugu. Beraz, ezin diot inori gomendatu.

Ane Garcia
Ane Garcia

Hamalau ipuinez osatutako liburua da Andraizea, Irati Goikoetxearen lehendabizikoa. Eta egia esan, harrituta utzi nau hizkuntza natural, soil baina aldi berean landuarekin giza harremanetan eta pertsonaien nortasunean sakontzeko erakutsi duen gaitasunak. Emakumeei begira dauden pertsonaien begiradek dute garrantzia ipuin hauetan, galdutako bihotzaren bila dabilenaren begiradak, herritarren lepoak neurtzen dituen ileapaintzailearenak, hildakoak ipurdian zintzilik daramatzanarenak, egin beharreko guztiak umetan egin eta zahartzean aspertu zenarenak… Elkarrizketa biziekin, komunikazioaren arrakalekin, surrealismo ukituekin, bizitza zoroaldi txikiz bizitzeko gonbita da liburu hau. Gomendagarria benetan.