BURBUILAK (10 iritzi) Irati Elorrieta

10

Izenburua: Burbuilak
Idazlea: Irati Elorrieta
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2008

Deserria. Berlin da deserria eta bertan elkartzen dira pertsonaiak. Deserrian, airean dantzan ari diren burbuilen antzera. Bat datoz istorioen giroa eta hiriarena. Espazioak dira istorioei leku egiten dietenak. Berlin da utopia urbanoaren zentroa, baina Bilbo, Bartzelona, Paris, Kopenhage, Londres…. Hirien arteko distantziak laburtu diren garaian kokatzen dira istorioak. Eta gaur egungo harreman arazoak, identitate arazoak, lekutasun arazoak hor daude, lokartuta bada ere. Narrazioez osatutako nobela honetan, ekintzak berak baino barrutik gertatzen denak du garrantzia. Azalaren beste aldeko munduak. Egunerokotasunaren intentsitatea dastatzeak. Istorioak errealitatetik abiatzen dira, baina espiritu ameslari batek dimentsio fantastikoago batera eramaten ditu tarteka.

10
Iruzkina idatzi

avatar
10 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
9 Comment authors
Donostia 47.2Orexa 64.1Gasteiz 9.5Arrasate 95.1Las Karreras 57.1 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Asteasu 27.1
Asteasu 27.1

Kosta egin zait irakurtzea, lotura falta balute moduan, hasi eta utzi askotan egin dut eta haria galduta ibili naiz. Baina ez nau lotu. Harremanak, bakardadea, bakardade sentimendua … tristea.

Donostia 47.2
Donostia 47.2

Badu zerbait berezia neska honen idazteko erak. Lehenengo ipuina gustatu zait gehien; beste batzuek hotz samar utzi naute… Ipuinen arteko lotura egitea gertatu zait zailena; erdi galduta ibili naiz. Esperimentatzeko grina nabari da. Unai Elorriagaren istorioak gogorarazi dizkit uneren batean, pertsonaia eta egoera surrealista baina maitagarriak atsegin dituelako Elorrietak ere. Pozgarria da ahots berri bat irakurri ahal izatea.

Orexa 64.1
Orexa 64.1

Ez dago gaizki. Une batzuetan galduta ibili naiz baina bukaera aldera berriz harrapatzen zen aria. Urruneko bizitzak sortzen dituen hutsuneak, edo horiek bete nahiaren inguruan ongi mugitzen gaitu. Hala ere, liburua utzi eta berriz hartzeko grina handirik ez dut izan, eta hori nire kasuan ez da seinale ona… Zerbait falta zaio…

Gasteiz 9.5
Gasteiz 9.5

Liburu honek biltzen dituen narrazio laburrak ez dira istorio solteak batasun bat osatzen baitute. Bestalde, guztietan pertsonaia berberak agertezen dira. Irati Elorrietak eguneroko gertaerez hitz egiten digu. Horregatik protagonistei barrutik jazotzen zaiena da garrantzitzuena. Izan ere, liburu intimista da, sentimenduz beteta. Eleberri honetan idatzita dagoen moduan: “Istorioak, sinpleak iruditzen bazaigu ere, konplexuak dira.” 48.orrialdean. Gainera zinemaren inguruko aipuak aipatzekoak dira. Idazleak, besteak beste, Godard, Ozu, Cassavetes, Win Wnders zuzendarietaz idazten du. Narrazio laburrak hauek irakurtzeko modukoak dira.

Arrasate 95.1
Arrasate 95.1

Egunerokotasuneko bizipenetan oinarritutako liburua da. Protagonisten barne munduari ematen dio garrantzia idazleak, hitzez edota esan gabe gelditzen den horretan, protagonisten bizipenez eta sentimenduez ari da. “Burbuilak” izenburuaren atzean zer ezkutatzen den irakasten du liburuak eta liburua izten duen azken kapituluak borobiltzen du liburuaren mamia. Arin eta gustora irakurtzeko liburu poetiko eta ameslaria.

Las Karreras 57.1
Las Karreras 57.1

Maitasuna eta giza-harremanak dira liburu honen ardatz nagusia. Elorrietak harreman ezberdinak islatzen ditu orrialde hauetan kriseilu aberats bat osatzeraino.

Alegia 41.4
Alegia 41.4

Egunerokotasunaren garrantziaren inguruko zenbait narrazio motzez osaturiko liburua da honako hau, batez ere maitasunarekin lotura handia duten istoriak guztiak. Pertsona bakoitza bizi den munduaren, edo kasu honetan burbuilaren, adibide ezberdinak agertzen dira. Pertsonen arteko harremanak nola konplikatzen dituen bakoitza bere munduan izateak du aztergai edo erakusten du Irati Elorrietak liburu honetan.

Asteasu 27.1
Asteasu 27.1

Kosta egin zait irakurtzea, lotura falta balute moduan, hasi eta utzi askotan egin dut eta haria galduta ibili naiz. Baina ez nau lotu. Harremanak, bakardadea, bakardade sentimendua … tristea.

Getxo 50.1
Getxo 50.1

Saritutako bi ipuinetatik abiatutako narrazio liburua. Liburuaren gai nagusia maitasuna da, garraztasunean zein poztasunean. Hala ere, toke melankolikoa ematn du. Arrapalada batean irakurtzeko liburua, guztiz harrapatu nau hasieratik.

Tolosa 40.4
Tolosa 40.4

Gustura irakurri dut liburu hau, oso gustura. Heldutasunera ailegatzen ari diren belaunaldi bateko pertsonen istorio txikiaz osatuta dago Irati Elorrietak idatzitako eleberria. Txikiak ez du esan nahi funtsa gabekoa. Eleberriaren protagonistak hiritarrak dira, munduko edozein hiri izan dezakete bizileku, ez dute errorik, baina zerbaiten bila dabiltza, heldulekuren bat behar dute. Hauen bizipenak, ametsak (edozeinenak izan zitezkeenak bestalde) zinearen edota komikien erritmoan azalduak daude. Batzutan pelikula bateko eszenak edo komiki bateko binetak ikusten ari nintzela uste izan dut. Indartsua iruditu zait etxeko patioan dagoen albarikoke zuhaitzaren presentzia. Protagonistak lurrarekin duten lotura bakarrenetakoa. Ez zait gustatu larregi lehenengo kapitulua. Onirikoegia edo iruditu… Gehiago irakurri