Surflaria eta paradisua

1
Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

Izenburua: Surflaria eta paradisua
Idazlea: Iñigo Urdinaga
Argitaletxea: Salbera
Urtea: 2017

Arrazoi du Bernardo Atxagak: “Paradisurako jaioak gara, hala nola txoriak airerako”.
Indigena hawaiiarrek mendeak zeramatzaten olatuak hartu eta gozatzen, baina hamarkada gutxi batzuetan zeharo eraldatuko zuten gizon zuriek surfa. Orain, taula hobeak ditugu, neoprenoak, auto eta errepideak, itsas-iragarpenak, hegazkinak… Ordainetan, porlanez bete ditugu hondartza eta itsasadarrak, surflari gehiegi dabil han-hemen, eta ez gara antzinako indigena hawaiiarrak baino zoriontsuago.
Horra, liburu sailkaezin bezain gozaerraz honen hari nagusia: Zer gaude, paradisutik gero eta urrunago ala gertuago?
Behar-beharrezkoa dugu oreka, ez erortzeko eta gozatzen jarraitu ahal izateko. Paradisura hurbiltzeko.

Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.

Iruzkina idatzi

1 Iruzkin Honi buruz "Surflaria eta paradisua"

Harpidetu
avatar
Honen arabera ordenatuta:   Berriena | Zaharrena
Donostia 47.3
Liburua gustatzen bazaizu gomendatu, hori eskatzen dio idazleak irakurleari. Ba gomendatu soilik ez, aurtengo Akademia honen saria irabaztea opa diet liburuari eta egileari. Izan ere, Iñigo Urdinagak ederki asmatu du surfaz haratago joaten, surfarenak eta surflarienak soilik ez diren kezkak eta ametsak plazaratzen, Google ahaltsuan azaltzen ez diren hainbat kontu eta pertsona agerian jartzen, intrahistoria egiten, hainbat idazle famatuk surfarekin izan zuten harremana azaltzen, surfaren historia laburbiltzen, berak surfaz pentsatzen duena eta surfarekin/itsasoarekin/naturarekin sentitzen duen zirrara eta ezinegona transmititzen, surfak eta olatuek Euskal Herriarekin duten erlazioaren berri ematen, gizon zuriaren prepotentziaz ohartarazten… Liburu hau eskuartean hartu nuenean HABEko Ikasbil atarian… Gehiago irakurri
wpDiscuz