Apirila

5

Izenburua: Apirila
Idazlea: Iñigo Aranbarri
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2014

Aldatzen ari dira ekonomi arauak eta bizitzeko modu hau. Mundu batetik besterako transformazioan gaude, atzera bueltarik gabe. Iñigo Aranbarriren laugarren nobelak, gertaeren segida bizkor baten bitartez, egoera ekonomikoak oso baldintzatutako pertsonaiak agertzen ditu. Krisia, langabezia, errebolta, errepresioa, hondamena dira kontakizunaren ardatzak, jirabiran mugitzen dituztenak iragana eta etorkizuna.

Esteban Alberdik lana galdu du, aldentzen ari zaio familia, eta durduzatuta dabil. Baina oraindik gehiago okertuko da bere egoera. Gau batean, kankarrean kolpe handia hartuta aurkitu dute kale bazterrean. Eldarnio betean, denboraren putzuan barneratu da, bi mende eta erdiko jauzian: Azkoitian ikusten du bere burua 1766ko apirilean, gariaren eta artoaren prezioa garestitu dutenean eta herritarrak matxinatu egin direnean.

5
Iruzkina idatzi

avatar
5 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
5 Comment authors
Irun 67.1Bilbo 54.3Alegia 41.1Bilbo 54.7Ea 83.1 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Irun 67.1
Irun 67.1

Zaila egin zait liburu honekin gozatzea, alde batetik euskara maila altuagatik eta bestetik idazkera beragatik. Baina egia da lotzen zaituela eta bukaera arte jarraitzen duzula zer gertatu zen jakin nahian. Gomendagarria, baina euskara maila kontutan hartzekoa.

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Oso liburu interesgarria Iñigo Aranbarriren azkena. Bi istorio kontatzen ditu: Esteban Alberdiren hondamena eta 1766ko apirilean Gipuzkoan egin zen matxinada, Esteban beraren parte-hartzearekin. Nik ez nekien ezer matxinada horri buruz eta, ondorioz, oso argigarria iruditu zait liburua alde horretatik. Idazleak maisuki lotu ditu bi istorio, batetik bestera jauzi egiten etengabe. Hala ere, irakurketa ez zait erraza iruditu, 1766ko gertakariak hitz eta esamolde zail batzuen bidez kontatzen baititu idazleak, baina inoiz ez da izan aspergarri edo etsigarria. Beraz, oso gomendagarria da eleberri historikotzat har dezakegun liburu hau.

Alegia 41.1
Alegia 41.1

Liburu honen inguruan bi aipamen egin nahi nituzke: Alde batetik, idazlea ez nuen ezagutzen eta lehen inpresioa ona izan dela esan behar. Lburuaren inguruan, berriz, batetik, bi garai ezberdinetako gertakizunak lotzeko duen trebezia azpimarratuko nuke; gaien ildoa galdu gabe, bi istorioen jarraipena egiteko aukera ematen du.Gainera, niretzat ezezagunak ziren gure herriko zenbait pasarte interesgarri ezagutzeko aukera eman dit. Gustura irakurri dut, gomendagarria iruditu zait eta idazlearen beste zerbait irakurtzeko gogoz geratu naiz.

Bilbo 54.7
Bilbo 54.7

Apirila liburua irakurtzen hasi aurretik, altuak ziren itxaropenak: egilearen aurreko liburuak, istorioa, eta abar. Liburuak, ordea, itxaropen horiek zapuztu egin dizkit. Istorioa ondo dagoen arren, nire ustez ez du luzitu, luzitu ahal zen beste. Planoegia da, nire ustez. Istorioa ez da garatzen asko, hodei batean igarotzen da liburua baina mamira jo barik.

Ea 83.1
Ea 83.1

Ez nuke jakingo esaten Esteban Alberdi gaur eguneko langille langabetu bat edo XVIII. gizaldiko bizarginsasi-mediku bat ote den. Iñigo Aranbarrik, berpiztuketari kiñu bat eginez, jartzen du Esteban Alberdi elipse moduko batean, non eta sukarraren bidez, jauzika dabil gaur egunetik XVIII. gizaldira naiz garai hartatik orainaldira. Parada aparta herri honen Istorio Sakratua astintzeko: 1766 ko Apirileko Matxinada. Gertakizun haien gainean azterketa batean “oso gutxi” aterako genukeenok ere eguneratzeko modukoa. Esaldiak, hain sortzaileak izateko, osotzen dituzten hitzak toki egokian jartzen izango zuen bai lana egileak. Hementxe adibide batzuk: “Ibilia bera oso da bestelakoa gauzak berotzen direnean.” “Txakur baten zaunka auskalo non, gaua… Gehiago irakurri