ZULO BAT URETAN (13 iritzi) Iñigo Aranbarri

13

Izenburua: Zulo bat uretan
Idazlea: Iñigo Aranbarri
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2008

Itoizko urtegia betetzeko herriak husten ari dira Longidan eta Artzibarren 2003ko udaberrian. Bizidunekin batera kanposantuetako hilak ere atera egin behar ordea. Horretan ari da Maite Andueza antropologo-forentsea, Oscar Iriarte etorkin argentinarraren laguntzaz, bertakoak izan zirenen gorpuzkinak berreskuratzen urak betirako irentsi baino lehen. Iñigo Aranbarriren bigarren nobelak Imanol Arellano du narratzailea, “Historiaren zabortegiak irentsi aurretik” edertasunak zikindutako istorioak biltzea maite duen kazetaria. Denbora kontra jarri zaion ikerketan murgildua, jakin dituenak idazteko premiak larrituta dauka, lurpean ezkutatuta dagoena azalera ekarri ezean erreportajeko kontakizunak ezin frogatuzkoak bihurtuko baitira urpean. Historia hurbilak akuilaturik, ahanzturaren eta egin beharrekoen artean dabiltza pertsonaiak, egunerokotasunak batetik bestera daramatzan bitartean, oroimenaren eta bizitzen jarraitu beharraren artean moldatzera kondenatuak.

13
Iruzkina idatzi

avatar
13 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
13 Comment authors
Andoain 25.6Ordizia 72.1Amasa-Villabona 1.6Donostia 47.2Gasteiz 9.11 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Andoain 25.6
Andoain 25.6

Ez dut esango irakurterrez-erreza egin zaidanik, (saltoak denboran, hizkuntza eliptiko xamarra zenbaitetan…), baina orriak pasatzen joan ahala, historiak, edo hobeki esanda istorioek, harrapatu naute. Itoitzeko urtegia izango dena urez estali aurretik urak azpian hartuko dituen herrietako hilerriak hustu behar dituzte. Kontestu horretan, zulo, istorio, asko ageri da (uretan): -Oscar Iriarte, bere mamuetatik ihesi dabilen argentinar etorkinaren historia eta batez ere, bere aitonarena, erbestean euskal kantuak abesten zituen armada naziko marinel batena; honen kapitaina izan zenak ere bere zulo propioa du. -Hildakoen hezurrak ateratzeko lanean, lurra ez ezik, oroitzapenak ere astinduko dituzte, eta gure protagonistak gerra ondoren erahildako emakume baten gorpuzkinen… Gehiago irakurri

Ordizia 72.1
Ordizia 72.1

Liburu mamitsu eta lasai irakurri beharrekoa idatzi du Aranbarrik. Nonbait irakurria nuen Itoizko urtegiaren inguruan suspentsezko nobela bat idatzia zuela Azkoitiarrak, thriler “moduko” bat. Nire iritzia, ordea, oso bestelakoa da. Gutxi du elaberriak thrilerretik. Montevideotik etorri berritan hartu nuen liburua esku artean eta Agoitz inguruan behar zuenak berehala itzuli ninduen Ameriketara. Hura ezustekoa! Hasieratik lotu ninduen irakurketara Langsdorfi buruzko kontakizunak; geroagoa naziei, makiei eta Argentinako desagertuei buruzkoak lotuko ninduen bezalaxe. Hamaika istorio eta leku bildu ditu zaku, zulo, berean eta gerrek utzitako zuloak hutsik ez uzten saiatu da. Horretarako hainbat lekutako istoriez gain, pertsonaien arteko harremanak ere jorratu ditu nobelari… Gehiago irakurri

Amasa-Villabona 1.6
Amasa-Villabona 1.6

Egia esan, ez dut oso gustura irakurri. Kontatzen duen istorioa erakargarria da benetan, baina nahasi samarra iruditu zait kontatzeko modua. Ez nau batere engantxatu, eta asko kostatu zait liburua irakurtzez amaitzea. Baliteke denboraldi batez egunero irakurtzeko aukerarik ez izateak horretan eragitea, baina kostatu egin zait liburuan sartzea.

Donostia 47.2
Donostia 47.2

Behin baino gehiagotan galdu egin naiz istorioan, kontatzeko moduarengatik (berariaz egindako zerbait da, ahots propioa izateko, nik uste). Pertsonaiak bereziak dira, ondo landuta daude, eta istorioak badu interesik. Besteak beste hildakoen memoria berreskuratzeari buruz dihardu. Gomendatuko nuke irakurtzea, bai.

Gasteiz 9.11
Gasteiz 9.11

Liburuan, bi istorio jorratzen ditu paraleloan. Bietan alderdi komunak daude: ura, heriotza, gerra, ahazteko arriskua. Batean, nazien garaiko pertsonaia ahaztuak daude. Bestean, 36ko gerraren hilketak. Informazio osatugabea emateko orduan kazetariak dituen zalantzak agerian geratzen dira. Istorioa benetakoa izatekotan, kazetaritzaren esparruan sartzen da, bestela eleberri batean kontatu beharko. Modu horretan kontatzen du Aranbarrik ‘Historiaren zabortegian amildu aurretik atera beharreko istorio hauek’. Idazkera trinkoa erabiltzen du Iñigok. Batzutan birritan irakurri behar dira esaldiak, barruan gordetzen duten esanahi osoaz jabetzeko. Presarik gabe. Mamitsua da liburua. Guztiz gomendagarria.

Gasteiz 9.5
Gasteiz 9.5

Izugarri atsegin izan dut eleberri hau. Lehenik eta behin, oso gai sakona eta askotarikoa delako. Horrela, desagertuak aipatzeaz gain,Grimauren hilketaren eta torturaren aurka idazten du Aranbarrik. Bestalde, leku ezberdinak agertzen dira nobela honetan. Adibidez: Buenos Aires, Rosario, Uruguay, Itoizko urtegia, Patagonia, Tolosa eta abar. Garai ezberdinetako gertaerak jazotzen dira: 1934ko abuztuaren 21ekoak, 1945ekoak, 1946koak eta 1952koak. Bigarrenik, liburu honek kutsu intelektual handia duelako. Pintura, eskultura, zinema,musika klasikoa eta literaturaren inguruan hitz egiten da orrialde hauetan. Hirugarrenik eta azkenik, oso hiztegi landua duelako. Hala, zikoinaren ordez amiamokoa, basamortuaren ordez lekaroa, hilkutxaren ordez katabuta eta irten izeneko aditzaren ordez jalgi idazten du.… Gehiago irakurri

Anoeta 43.1
Anoeta 43.1

Liburuak jorratzen duen gaiak bultzatuta ekin nion liburuaren irakurketari. Gai sakona da lantzen duena eta garai eta gune ezberdinetan gertatuko istorioak biltzen ditu, nire ustez horrekin irakurleari gogoeta egitera bultzatzeko asmoz. Etzait liburu bat irakurtzen hasi eta amaitu gabe uztea gustatzen: Aranbarriren liburuarekin ordea, kosta egin zait hori horrela ez izatea. Hizkuntza aldetik oso landua dago baina, arestian aipatutakora itzuliz, amaierara gerturatu arte ez nau lotu. Idazlearen beste liburu batzuk oso gustora irakurri nituen, baina honek zoritxarrez, ez du aurreikusten nuena bete.

Azkoitia 76.4
Azkoitia 76.4

Gaiak ez nau asko erakarri eta kostatu zait irakurtzea. Aitortu behar, ostera, estilo indartsu, zirrikitu ugari erakusten dakien liburua dela. Orri batzuetan, gainera, zerbait berezia, freskoa arnasten da. Mendi altu bat igotzea bezalakoa da. Gaina jotzean aire purua sentitzen da birikietan.

Oñati 45.2
Oñati 45.2

Liburu honetan jorratzen den gaia oso interesgarria iruditu zat. Gainera gaur egun pil-pilean dagoen gai bat ukitzen du idazleak, hain zuzen ere memoria historikoaren gai politikoa. Baina esan beharra daukat hasiera-hasieratik ez dudala istorioaren haria harrapatu eta liburuaren gehiengoan galduta ibili naizela. Agian neurri batean nire errua izan da, ez baitut liburua behar bezala irakurri (zarata ugari inguruan, leku desatseginak irakurtzeko…). Ez dakit gomendatuko nukeen baina nik neure buruari berriro irakurtzeko eskatuko nioke eta bigarren aldian behar bezala irakurtzea esperoko nuke istorioa zertaz doan ondo ulertzeko.

Andoain 25.4
Andoain 25.4

Nik lotzen nauten liburuak ditut gustuko. Garrantzia du horrek niretzat eta liburu hau…jarraitu ezinik bezala eduki dut bide luze xamarrean…Bukaeran lotu nau dezente. Ez pentsa, ez da liburu astun eta mardul horietakoa, ez. Baina…ez dakit, agian irakurri dudan garaian ni ere ez nengoen oso sasoi onean kanposantuko zuloak, gerra kontuak, tonu tristea…jasateko. Idazlearen idea gustuko izan dut, baina liburua borobiltzeko zerbait falta izan ote zaion…,hori esango nuke nik.

Las Karreras 57.1
Las Karreras 57.1

Aurrekoek esandakoarekin bat nator. Hasi nintzen irakurtzen… eta ezin amaitu.

Galdakao 55.1
Galdakao 55.1

Liburu hau ulertzea ez da lan erraza izan niretzat. Agian oraindik ez dut ulertu. Ondo idatzia izan arren, hamaika istorio (eta baita historia ere) gurutzatzen dira eta aitortu behar dut noizean behin haria galdu dudala. Denbora aldaketak ez dira lagungarriak izan ulertzeko prozesu horretan. Beharbada lasaiago irakurri beharko nuke…Dena den oso kontakizun interesgarria eta polita iruditu zait. Iñigo Aranbarriren idazkera ezagutzen nuen bere “Emon bihar yako” liburutik eta horregatik gogoz erosi nuen bere liburu berria. Hamaika istorio aipatu dut baina hiru dira nire ustez inportantenak: Guda Zibilean gertatu diren tragediak azaleratu dira –hilerrian dauden hezurrak azaleratzen diren bezala- Itoiz urtegia… Gehiago irakurri

Irun 67.1
Irun 67.1

Nire ustez liburu bakoitzak bere momentua (eta bere irakurlea(k)) du eta hau ez da nirea. Ezin izan dut irakurri, hasi eta oso pisutsua egiten zitzaidanez utzi egin nuen. Ez dut esaten ez zitzaidala gustatu, baizik eta ez zela nire momentua.