Xabier Lete (Auto)biografia bat

1

Izenburua: Xabier Lete (Auto)biografia bat
Idazlea: Inazio Mujika Iraola
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2011

Liburu honetan Mujikak egin duena izan da Xabier Leteri egin zizkioten hainbat elkarrizketa bildu, transkribatu eta Leteri berari aukera eman bere bizitzaren berri eman diezagun, bere lanaren berri, bere bizikizunena, bere fedearena, bere adiskidetasunena, iritzi politikoak, kantuari buruzko iritziak, gure herriari buruzkoak eta herritarrei buruzkoak. Elkarrizketagileak desagertu egiten dira (liburua prestatu duen egilea bezala) eta Xabier Lete berak hartzen du protagonismoa.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Gasteiz 9.5 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Gasteiz 9.5
Gasteiz 9.5

“Irakurketarik gabe nire bizitza oso hutsa ixzango litzateke” ìIrakurketarik gabe nire bizitza oso hutsa izango litzatekeî Asko kostatu zait Xabier Leteren biografia irakurtzea. Beharbada, berotasun gehiegirekin hasi nintzelako. Baina, laster desanimatu egin nintzen, agian estiloa dela-eta astunegia iruditu baitzait. Liburu hau nola idatzita dagoen ez da nire gustukoa izan. Egileak hainbat eta hainbat atal erabiltzen du, gehiegi; adibidez, orrialde batean hiru edo lau kapitulu ager daitezke, eta horrek irakurleari haria galarazten dio. Istorioan sartuta zaudenean, bat-batean bukatu egiten da eta beste gai bati ematen dio hasiera. Hala eta guztiz ere, testuaren irakurketak merezi du, hasieratik bukaeraraino. Aipatzekoa da Anjel Lertxundik… Gehiago irakurri