Nere gorringotik

1

Izenburua: Nere gorringotik
Idazlea: Iñaki Segurola
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2008

Gorringoari gauza onak gustatzen zaizkio, bizitzea, egia esatea edo gutxienez gezurra salatzea, eta ondo pasatzea. Gauza onak, arrazoizkoak, bihotzezkoak.
Zuringoa, berriz, ez da biziaz, bizitzaz axolatzen; gure zuringoa gehienez ere biximoduaz axolatzen da, bixi-teatroaz, han eta hemen azaltzeaz, izena eta omena, fama, ospea, entzutea…
Hala laburbil daiteke zuringoaren eta gorringoaren teoria, liburu honen izenburuan bertan ageri dena. Izenburu hori da autoreak bere buruari jarri dion marka, arrastoa, araua, eta konstituzioa: bere gorringotik aritzea, zuringoaz beste eginda. Ez da ibili, beraz, azalkerian ez xurikerian ere. Ez da ibili inoren nihil obstataren bila, idazkeratik hasita. Bere egia bota du, irratiko pulpitutik, bere ustez gezurra dena salatu du eta jasoa gelditu da paper hauetan. Zuri dagokizu, irakurle, juzgatzea uhinetan galdutako iritzi gure artean ez usatuok papereratzeak merezi zuen.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Orexa 64.1 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Orexa 64.1
Orexa 64.1

Neri asko gustatu zait, betikotik ateratzeko eta egunero oharkabean pasatzen zaizkigun gauza askotaz ohartzeko aproposa. Kutsu errebelde eta “makarra” bat atzematen da, tarteka algara eragiteraino iristen dena. Kapitulu bat bukatu eta hurrengoa zertaz ote den hasten zara eta erraz pasatzen da liburua. Atzean pertsonaia ikusten duzu; benetan interesgarria liburua edo idatzi duen fenomenoa den ez dakizularik, ziria sartzen aritu ez bazaigu behintzat.