Kearen fiordoa

2

Izenburua: Kearen fiordoa
Idazlea: Iñaki Petxarroman
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2015

Hiru itsasontzi abiatu dira, 1615. urteko udaberrian, Donostiatik Islandiara, baleak arrantzatzeko asmoz. Aurreko urteotan bezala, hango Ipar Mendebaldeko Fiordoetako magistratu Ari Magnussonekin sinatutako hitzarmen bat dute horretarako baimen. Alabaina, Danimarkako erregeak moztu egin nahi du kanpoko balezaleen jarduna, bere erresumaren monopolioa zaintze aldera, eta guztiz debekatu du edozein arrantza mota uhartean. Bizkaitarren gaineko heriotza zigorra ere ezarri du erregeak. Horrek bi pareten artean jarri du Ari Magnusson. Kontratu bat du euskaldunekin, baina erregearen agindua bestaldean. Arrantza denboraldia pasatzen utziko du magistratuak, nahiz eta gertutik jarraitu euskaldunen jarduna.

 

2
Iruzkina idatzi

avatar
2 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
2 Comment authors
Eibar 101.1Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Genero historikoa aukeratu du Iñaki Petxarromanek bere lehen eleberria idazteko eta liburu interesgarria ekarri digu. Gai ia ezezagun bat aukeratu du argumentu gisa eta horri esker orain badakigu zer gertatu zen duela mende batzuk euskaldun baleazaleen eta islandiarren artean. Azkar irakurtzen da liburua eta amaitzeko gogo bizia sortu zait bizirik zeuden baleazale euskaldunak onik irtengo ziren jakitearren. Idazketaren aldetik, beraz, ez da egon arazorik liburua irensteko. Arazo bakarra toponimo islandiar asko erabili izana izan da. Egia izan, horrek pixka bat zaildu du irakurketa, baina hori konpontzeko oso mapa zehatz bat erantsi du Petxarromanek liburuaren bukarean. Beraz hori ezin da izan… Gehiago irakurri

Eibar 101.1
Eibar 101.1

Liburu historiko-didaktikoa. Estiloa gazteei zuzenduta dago eta ez helduei.Liburu historiko klasikoen kutsua du, baina agian pertsonaia gehiegi edo islandiar izen antzerakoegiak nahasteko