Aramotz

1

Izenburua: Aramotz
Idazlea: Iñaki Irasizabal
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2018

Elkar ezagutzen ez duten neska bik, Saioa eta Edy, topo egiten dute pisu batean droga erosten. Aurretik pentsatu gabe, zoritxarreko gertakarien katean, haietako batek saltzailea hil egingo du, eta, trakatzaileen mendeku ziurraren beldurrez, biek ihes egin beharra izango dute. Saioak urte batzuk lehenago psikiatriko bateko egonaldian ezagututako Landerri deituko dio, mutil isil eta misteriotsua. Landerrek lagundu egingo die, eta mendialde bakarti batean galdutako txabola ezkutu batera eramango ditu, gauzak baretu arte. Bere bakardade eta edertasunean, aldi berean paradisu eta infernu bihurtzen zaie naturaren erdiko paraje ahaztu hori: hirurak ere elkarri begira daude, mesdantzaz, jokoa bere aldera eramango duen karta ezkutua noiz aterako zain, thriller psikologikoaren eta terrorezkoaren osagaiak batzen dituen nobela labur baina trinko batean.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Oso liburu interesgarria Iñaki Irasizabalen azkena. Bere beste liburuak bezala, eleberri laburra da hau ere, thriller psikologikoko generokoa. Saioa eta Edy neskek ihes egin behar dute eta aterpea lortzen dute Saioaren lagun bati esker. Txabola batean biziko dira epe luze batean neskak eta egunero jasotzen dute Landerren bisita. Laster hasten eta gorpuzten dira mesfidantzak nesken artean eta Landerrekin. Itogarria da une batzuetan liburua. Hala ere, azkar irakurtzen da eta inoiz ez da interesa galtzen. Beraz, oso gomendagarria da liburu labur hau.