Politika zikina

1

Izenburua: Politika zikina
Idazlea: Iñaki Irasizabal
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2017

PSEko zinegotzia da Marta euskal hiriburu batean, eta bere mutil-lagunak konbentzitzen du alderdiko primarioetara aurkez dadin, alkategai izateko. Horrek, baina, lehen lagunak zituen asko etsai bihurtzea ekarriko dio, eta komunikazio-tekniketan trebatu beharra, bai alderdi barruari bai gizarteari begira. Mutil- -lagunak berak zuzenduko du estrategia, eta kanpaina ondo doakien arren, bikoteak baditu bestelako arazoak ere. Partiduetako morrontzak, komunikabideetako trikimailuak, odolik gabeko borrokak eta jokoen teoriak agertzen dira, besteak beste, Irasizabalen nobela berri honetan. Bere ohiko nobela beltzak alde batera utzita ere, gizarteari begi zorrotz eta umoretsuz begiratzen jarraitzen duen seinale.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Liburu atsegina Iñaki Irasizabalen azkena, nahiz eta borobila ez izan. Politika eta politikarien trikimailu eta azpijokoen kontakizuna egiten du, baina liburuaren egitura ez dut uste ondo antolatuta dagoenik.
Irakurketa erraza eta azkarra da eta atseginez irakurtzen da. Hala ere, liburua luzeagoa eta beste era batean antolatua izan balitz, atseginagoa izango zatekeen.
Iñakik jarraitzen du liburu laburrak idazteko ohiturarekin eta uste dut komenigarriagoa izango litzaiokeela eleberri luzeei ekitea.
Laburbilduz, gomendagarria da liburu hau, baina zer edo zer falta zaio borobila izateko.