Gauzak ez ziren sekula berdinak izango

2

Izenburua: Gauzak ez ziren sekula berdinak izango
Idazlea: Iñaki Irasizabal
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2016

Pederastia-kasu zenbait gertatu dira herrian, eta horrek ondorio nabarmenak izango ditu protagonista gaztearen familian. Susmagarri nagusiaren laguna da aita, eta jakinaren gainean ez ikusiarena egiteaz salatuko dute; errugabetzat jotzen duten arren, goitik behera aldatuko da etxekoen bizimodua: aitak atzerrian lan egiteko eskaintza bat onartu eta ospa egiten du; ama guztiz abailduta dabil, psikologo eta pilulen laguntza beharrean; gainera, biktima baten ingurukoek, mendekua hartzeko, anaia txikia harrapatuko dute kotxez, nahita. Beste bi neba-arreba geratzen dira, beren artean harreman esturik ez duten arren, nolabaiteko defentsa antolatu beharko dutenak. Edo erasora pasa…

2
Iruzkina idatzi

avatar
2 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
2 Comment authors
Bilbo 54.3Alegia 41.1 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Beste eleberri labur bat ekarri digu Iñaki Irasizabalek eta, nahiz eta maisulana ez izan, gustura irakurtzen da eta balekoa dela esan dezaket. Pederastia eta mendekua dira istorioaren ardatzak baina, liburuaren laburtasunagatik, pederastia bigarren mailan geratzen da. Hala ere, interesgarria da liburua. Beti geratzen naiz ondoko zalantzarekin: Iñakik liburu luze bat egingo balu, ondo moldatuko litzateke? Izan ere, beti gose geratzen naiz bere liburuekin, istorioak gehiago eskatzen duelako eta berak laburpen moduko bat egiten duelako. Ondorioz, gomendagarria da liburu labur hau, baina bere liburu luzearen zain geratzen naiz.

Alegia 41.1
Alegia 41.1

Oso gustura irakurri dut liburua. Hasi eta jarraitzeko gogoa berehala piztu zitzaidan. Etxean izandako gorabeherak nerabe baten ahotan jarrita askoz ere modu sano edo naturalagoan kontatuta daudela dirudi.Arazoak daudenean gurasoak ere beste era batean ikusten direla garbi geratzen da. Bide batez haiek ere perfektuak ez direla konturatzeko unea iristen da eta beraiek ere ahulezia, ezin edo akatsak dituztela ikusteko balio du. Hizkuntza garbi eta argian idatzita dago. Nerabeentzat oso gomendagarria.