Bizkartzainaren lehentasunak

2

Izenburua: Bizkartzainaren lehentasunak
Idazlea: Iñaki Irasizabal
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2013

2011ko uda da: ETAk erabakita dauka armak behin betiko uztea, baina oraindik ez du horren berri ofizialik eman. Aldi berean, erakundearen zuzendaritzan poliziak infiltraturik eduki duen satorra agerira atera da, eta hura diskrezioz zaintzea erabaki du Barne Sailak, Bilboko Errekalde auzoko pisu batean. Martin Goena, garai batean militante armatua eta gaur zinpeko guarda denak egingo ditu bizkartzain lanak. Lan erraza dirudi, praktikan sueten egoeran bizi baitira, baina kolore askotako jendea egon liteke interesatuta aukera hori zapuzteko.
Iñaki Irasizabalek nobela beltz labur bat eskaintzen digu, ohi duen idazkera arin eta azkarraz ondua; oraingoan, baina, hainbat pertsonaia eta ohitura erakusteaz gainera, gure errealitatea politikoari ere zukua atera dio gizartearen erretratu gazi-gozo bat osatzeko.

2
Iruzkina idatzi

avatar
2 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
2 Comment authors
Senpere 4.1Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Senpere 4.1
Senpere 4.1

Ez da nekerik gabeko lana bizkartzainarena; hori Martin Goenak bere gustuz ikasiko du ofizio hori onartzen duelarik Barne Sailaren administrazioak mandaturik. Eta bere azken ilusioak ere galduko ditu. Haren ohiduretan den bezala, Iñaki Irasizabalek nobela beltz laburra eta trinkoa idatzi du. Intrigari gaineratzen dio gure gizarteari buruzko ikuspegi zorrotza. Erraz irakurtzen den nobela honek harrapatu nau hasieratik eta haria ondo jarraitzen da. Interesgarria iduri zait; gomendatuko nuke.

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Iñaki Irasizabalek ohitura duenez, eleberri beltz labur bat ekarri berri digu, Martin Goena bizkartzainaren ibilbidea kontatzen diguna. Azkar irakurtzen da eta tentsioa mantentzen jakin du. Hala ere, amaierak ez nau bete, iruditu zait idazleak nola edo hala bukatu nahi zuela liburua eta pertsonaia batzuk (Etxezarraga, Erkiaga, Barney) azkar kanporatu behar zituela istoriotik, amaiera lehenago heltzearren. Beraz, nahiz eta gomendagarria izan liburu hau, ez da izan zitekeen bezain ona. Ea hurrengoan Irasizabalek lortzen duen liburua bikaina izatea!