ETAren historia laburra

0

Izenburua: ETAren historia laburra
Idazlea: Iñaki Egaña
Argitaletxea: Txalaparta
Urtea: 2018

ETA euskal historia garaikidearen gertakari politikorik esanguratsuenetariko bat da. Baina bere sorrera, iraupena eta garapena ulertzeko egin den historiografia, gehienetan kronologiari begira egon da eta, gainera, eskainitako begirada oso partziala izan da. Iñaki Egañak, ikuspegi berritzaile bat eskaintzen digu eta erakundearen alderdi ezberdinak banaka aztertuta, erakundeari buruzko gure begirada berritzen du. Militantzia, armak, emandako elkarrizketak, asanbladak, argitalpenak, nazioarteko harremanak, finantzaketa… Hamarkadetan zehar Euskadi Ta Askatasuna osatu duten elementu behinenak sakonki aztertzen eta harremantzen ditu historiagile donostiarrak. Hala, bada, obra honek erakundearen historian giltzarri direnak errepasatzeko aukera eskaintzen digu, zehaztasun handiz baina modu ulergarrian eta, horregatik, gai honetan erreferentzia bihurtzera datorren lana da hau.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments