Hizkimilikiliklik!

1

Izenburua: Hizkimilikiliklik!
Idazlea: Iñaki Arranz
Ilustratzailea: Ima Mendiola
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2013

Altxor preziatua ezkutatzen da letretan, silabetan, berbetan, hiztegietan. Denon aurrean eta aldi berean isil-gordean, aurreiritzirik gabeko begirada bat behar da-eta hitzetan esanahitik haragoko mundu miragarria aurkitzeko. Aliziaren antzera ispiluaren -hitzen- bestaldera igarotzen garenean, dena da miresgarri, dena da ustekabeko, dena da sormen eragile. Hitz gozoak, hitz merkeak, hitz erdiak, hitz bitxiak, hitz gaiztoak, hitz lehorrak, hitz neurtuak, hitz aspertuak, hitz mutuak, hitz jarioak eta hitz jokoak… Liburu hitzugarria.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Donostia 47.3

A ze gozatua hartu dudan liburu honekin! Kike Amonarriz bat, eta beste jende asko, esan eta esan ari da hizkuntzak, euskarak, gozagarri izan behar duela. Eta liburu honek horixe eskaintzen du: hitzekin jolasteko aukera paregabea. Palindromoak daude, karameluak dirudite, ‘sugus’ bat bezala. Istorio polit baten hitz guztiak B letraz hasten dira, beste elkarrizketa batean Z hizkia dago aurrena hitz guztietan. Badago testu bat U letrarik gabe idatzitakoa, beste bat A gabe idatzia, E gabe, O gabe… Badago musika-notez osatutako testu eder bat ere, edo musika-tresnak eta zenbakiak elkartzen dituena. Badaude onomatopeia jostalariak, edo Artzeren poesia esperimentala gogoratzen duten poemak, letrekin marrazkia osatuz. Badaude animaliak, koloreak dantzan, izenekin eta abizenekin egindako hitz-biribilketak. Eta abar. Ima Mendiolaren marrazki zenbait ere letrekin eginak daude, irakurri arretaz dioen zuhaitz bat kasu. Egia; gozatzeko arretaz irakurri beharrekoa da, zeren bestela baliteke ez erreparatzea hitz-jokoari. Plazer bat izan da, hain gaztetxo izan ez arren!